OPEN HOUSE BILBAO

Open House Bilboko ate irekien jaialdirik garrantzitsuena da

70 eraikin edota espazio esanguratsu baino gehiago bisitatu ahal izango dira boluntario gidarien laguntzari esker.

Urtero, asteburu bakar batez, Bilbok, Barakaldok eta Getxok euren ateak irekiko dituzte ezagutzera emateko. Aukera paregabea auzokideek zein bisitariek hiria arkitekturaren eta hirigintzaren bitartez ezagutu dezaten.

Bilbok pairatutako hiri-transformazioa ezagutu ezazu itsasadarrari lotutako hiru garai historikoen bitartez: merkataritzaren itsasadarra, industriaren itsasadarra eta zerbitzuen itsasadarra.

Gehiago irakurri

MERKATARITZAREN ITSASADARRA 1300 – 1876

Itsasadarraren hastapenak merkataritzaren munduan, Bilbo barnealdeko portu bat zenean eta itsasadarra aktibitate horren eragilea zenean

Bilboko hiribildua 1300. urtean sortu zen. Bere kokapen estrategikoari eta ezaugarri geografikoei esker, barnealdeko portu garrantzitsu bilakatu zen. Jarduera ekonomiko bizi horrek inguruko hiriak eta herriak baldintzatu zituen

INDUSTRIAREN ITSASADARRA 1876 – 1983

Industria-iraultzak hiria goitik behera eraldatu zuen

XIX. eta XX. mendeetan zehar, itsasadarraren inguruan industriari, siderurgiari eta ontzigintzari lotutako enpresak kokatu ziren. Itsasadarraren eraginpean zeuden herriak transformazio sakonak jasan zituzten eta horrek eragin zituen, besteak beste, demografiaren hazkundea eta zabalguneen eraikitzea

ZERBITZUEN ETA KULTURAREN ITSASADARRA 1983 – 2019

Gaur egungo hiritar askok bizitako hiri-eraldaketa

1973ko krisi ekonomiko larriaren eta Bilboko uholde historikoen ostean, Bilbok etapa berri bati eman zion hasiera.

Kaltetutako espazioak eta industriak okupatutako eremuak berreskuratzearen helburuarekin, hiri-eraldaketa handizalea hasi zen. Horretarako, mugikortasun, hirigintza eta ingurugiro arloko proiektu ugari gauzatu ziren.

OPEN BARAKALDO

Itsasadarrean aurrera eginez, Barakaldora helduko gara. Horrek ahalbidetuko digu haren iragan industrialean murgiltzea eta azken hamarkadetan hiriak pairatutako transformazioa ulertzea

Hurbildu zaitez Barakaldora eta harritu zaitez: Munoa Jauregi dotorearen historiarekin, Labe Garaiei eta zama-tokiei esker Bilbo Handiko industrializaziosrekin, nekazaritzari eta abeltzaintzari lotutako dorretxe zaharrekin, Galindo inguruko arkitektura berriarekin edota estatuko kongresu-zentro handienetariko baten dorreak eskaintzen dituen bisitarekin.

Barakaldok, Bilbok bezala, bere burua berrasmatu du antzinako lursail industrialak berreskuratuz eta hiritarrei eskainiz. Hirugarren sektorean oinarritutako hirien eredua jarraitu nahi du eta hori bere hiri-forman eta arkitekturan nabarmentzen da.

OPEN GETXO

Abrako bokalean, itsasadarrak Getxon utziko gaitu haren jauregien arkitektura dotoreaz eta proiektu garaikideek sustatzen duten interesaz gozatzeko

Getxo, Open House jaialdira batu da, arkitektura, Getxoko kulturaren eta identitatearen funtsezko parte bat dela aldarrikatuz.

10 eraikin baino gehiagok osatutako aukeraketa bati esker, jauregi zaharrak ez ezik – horietariko batzuk Bilboko eraikin garrantzitsu batzuekin loturak dituzte – Getxoren eboluzioari buruz mintzo diren obra garaikideak ere bisitatu ahal izango dituzu.

OPEN HOUSE WORLDWIDE

Open House izaera internazionala duen arkitektura eta hirigintza jaialdi bat da, eta Londresen sortu zen 1992an Victoria Thorntonen eskutik. Urtero, 48 ordutan zehar, hiriko hainbat eraikinen ateak dohainik irekitzen dira, hiritarren artean arkitekturaren eta diseinuaren presentzia indartzeko asmoz “48 ordu guztion artean hiria ezagutzeko” lelopean.

Gehiago irakurri

Azken urteotan, jaialdia munduko hiri abangoardista askotara hedatu da eta, gaur egun, 40 hiri baino gehiagotan ospatzen da.

Open House Bilbao-k, OHWW sare internazionalaren parte gisa, hirien kalitatezko diseinuaren eta arkitekturaren alde lan egiten du.

Antolatzaileak

OUT irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, Bilbon kokatuta dago eta arkitekturan, hiri-berrikuntzan eta herritarren parte-hartze prozesuetan interesatuta dagoen arkitekto talde batek osatzen du. Gehiago ezagutu nahi bagaituzu, bisita ezazu gure web orrialdea.