EGIN ZAITEZ BOLUNTARIO

Open House Bilbao arkitekturari jaialdi bat da; zeharkakoa, soziala eta irekia. Ongi etorria emango diogu parte hartu nahi duen edonori! Ez du axolarik gaiaren inguruko ezagutzarik ez badaukazu, lanean edo ikasten ari bazara… Baldintza bakarra parte hartzeko gogoa izatea da!

 

 

Gehiago irakurri

Iazko edizioan 600 pertsona baino gehaigok eman zuten izena boluntario moduan. Marka hori hausten lagundu gaitzazu! Zenbat eta parte-hartzaile gehiago egon, orduan eta handiagoa izango da jaialdi hau, espazio OPEN gehiago zabaltzea ahalbidetuz. OHB zeharkakoa, soziala eta irekia da. Parte hartu nahi duen orori ongi etorria emango diogu! Ez du axolarik gaiaren inguruko ezagutzarik ez badaukazu, lanean edo ikasten ari bazara, erretiratuta baldin bazaude… Baldintza bakarra parte hartzeko nahia da! Horretarako, jaialdiaren berri eman beharko duzu eta Bilboko auzo eta txoko desberdinen arkitektura eta bitxikeriak ezagutzeko gogoak besterik ez dituzu behar.

 

 


 

Zuek zarete Open House! Zalantzarik badituzu idatzi iezaguzu:

 

ZURE ERAIKINAREN IZENA EMAN EZAZU

Interesgarria izan daitekeen eraikin bat daukazula uste duzu?

Open House jaialdian zehar ateak irekin nahi dituzten eraikinen, proiektuen eta espazioen bila gabiltza. Bilbo eta haren inguruak Open House WorldWide sareko erreferente bilakatu nahi ditugu. Kudeatzen duzun espazioren bat zabaldu nahiko bazenu, zure proiekturen bat erakutsi nahi baduzu edo proposamenik helarazi nahi badiguzu, jarri gurekin harremanetan. Zu entzuteko irrikitan gaude!

2019ko edizio honetan, Bilboko, Barakaldoko eta Getxoko eraikinen bila gabiltza.

Zure eraikinaren ateak zabaldu nahi? Idatzi iezaguzu:

JAIALDIA BABESTU EZAZU

Jaialdia bultzatzen lagunduko diguzu?

OUT erakundeak Open House Bilbao garatzen du hurrengo baloreak indartzeko eta sustatzeko asmoz:

Bikaintasun arkitektonikoa: Arkitektura eta hiri-diseinua babestea eta sustatzea, hiriko kulturaren, identitatearen eta balorearen ezinbesteko atal gisa.

Jasangarritasuna: Diseinu jasangarria hiri eta arkitektura hobeak egiteko aukera gisa. Diseinua bikaina izateko eraginkortasuna eta jasangarritasuna aintzat hartu behar dira, inguruak errespetatuz eta erosotasun balio altuenak bilatuz.

Berrikuntza: pentsamendu sortzailea hiriaren erronken, herri-ekimenen, diseinuaren eta arkitekturaren aurrean.

Hiritarren parte hartzea: Parte hartze prozesuen sustapena adimen kolektiboaren onerako, zentzuzko hirigintza plangintza eraginkorrak lortzeko helburuarekin.

Balore horiek gurekin partekatzen baldin badituzu eta ekimenean interesatuta baldin bazaude, animatu zaitez eta jaialdia babestu ezazu!

Open House lagundu nahi? Informatu zaitez baliabide guztiaz: