Itsasadar Industriala

Amerikar Etxeak

R. Basañez, E. Argárate, J. Larrea, 1964
  • Helbidea: Pedro Astigarraga kalea, 2
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, 10:00-19:00
15Pertsona taldeko
20'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Sarriko

Deustuko barrutian kokaturiko etxebizitza-talde bat da. 1964. urtean eraikia Rufino Basáñez, Esteban Argárate eta Julián Larrea arkitektoen agindupean.

Udaletxeak antolatutako lehiaketak arkitekto gazte talde bati Le Corbusierren Marsellako L`Unite d`habitation eraikinaren ber interpretazio berritzaile bat gauzatzea ahalbidetu zien.

Eraikinak “Amerikar Etxeak” bezala dira ezagunak. Proiektuak egitura eta eskilaren kaxari izaera brutalista bat ematen die. Horretaz gain arkitekto suitzarraren kontzeptu ugari biltzen ditu proiektuak:  konposizio bolumetrikoa, duplex motako etxebizitzak edo azaleko trataerak.

Ez zen hirigintza alde batera utzi proiektuan eta hori dela eta asko pentsatutako espazioak daude proiektua osatzen duten hiru blokeen artean. Proiektuak izaera esperimentala du eta hiriko arkitekturan parentesi bat besterik ez zen izan, ez baitzuen inolako jarraipenik eduki. Hala ere, Rufino Basañez-i Bilboko arkitekto belaunaldi berrian nabarmentzen hasteko balio izan zion lanak.

  1. urtean Mugimendu Modernoko ondare arkitektonikoaren barnean sartu zuen mugimendu horretako eraikinak zerrendatu, zabaldu eta babesteko 1990. urtean sortu zen DOCOMOMO fundazioak.

Agradecimientos: