Itsasadar Industriala

Andres Isasi Musika Eskola

T. Bilbao, H. Imaz, 1929
  • Norabidea: De las Mercedes Kalea, 6
  • Ordutegia: Larunbata, Itxita / Igandea, 10:00 - 19:00
15Pertson talde bakoitzeko
20'Visita
Argazkirik ez
Sartzen erraz
NAN
Eskaera handia
Areeta

Musika Eskolaren egoitza izan aurretik, Gizarte Etxean jarduera ugari egin ziren, getxoztar guztien onerako.

Areetari parrokia-etxe soziala emateko burutazioa, jarduera soziokulturalez arduratzen ziren Mesedeetako Ama Birjinaren parrokiako herritar fededun batzuena izan zen, 20ko hamarkadaren erdialdean.

Tomás Bilbao eta Hilario Imaz arkitekto bilbotarrek burutu zuten proiektua. Jatorrian, “Casa y Cinema Social” izan zen, hots, Mesedeetako elizako parrokia-bulegoak eta apaizetxea. “Acción Católica” osatzen zuten Mesedeetako eliztarren jarduera soziokulturalei egoitza bat ematea zen asmoa.

1936an Gerra Zibila hasi zen, Mesedeetako eliza suak hartu zuen, eta zortzi urtez antzokia-zinema parrokia-moduan erabili zen, 1945ean parrokia berria eraiki arte. Aretoan meza emateari utzi zitzaion eta Antzoki Zinema Komertziala bilakatu zen –500 ikusleentzako edukieraduna– eta 70eko hamarkadan ateak itxi zituen.

Urte batzuk geroago, antzokia-zinema birgaitu egin zen eta jarduera kultural eta sozial ugari antolatu ziren bertan: filmak, antzerki afizionatuak, Bizkaiko lehenengo zineklubetako bat, hitzaldiak eta erakusketak, besteak beste. 60ko hamarkadako azken urteetan jardueren beheraldia gertatu zen. Gizarte Etxea zinema publiko bilakatu zen, Getxoko tradizio handiko eta giro itzeleko zinema. Eraikinak 70eko hamarkadan itxi zituen ateak eta harrezkeroztik ez zen jarduera gehigorik egin. Egoera kaskarrean zegoen, bandalismoa jasan zuen eta horren zati bat suntsitu egin zen.

1986an, Udalari esker, eraikinaren egoera lehengoratu egin zen, eta Andrés Isasi Musika Eskola bilakatu zen. Alejandro Rodríguez Badiola eta José Antonio Renedo arkitektoak arduratu ziren eraikina birgaitzeko proiektuaz.

Agradecimientos: