Itsasadar Industriala

Artaza Jauregia

M. M. Smith, 1914
  • Helbidea: Basarte Etorbidea, 20 - LEIOA
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, 10:00-19:00
25Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Gobela

Jauregi honen proiektua 1914koa da eta Manuel Mª de Smith Ibarra arkitektoak egin zuen Víctor Chávarri enpresaburu eta Trianoko markesarentzat. Loraldi ekonomikoaren emaitza eta Smithen obrarik enblematikoena da, hain zuzen, Ana Erregina estilo ingelesaren hemengo interpretazio jatorra.

Etxeari izena ematen dion Artazako hareatzako 30 hektarea inguruko orube handi eta irregular batean dago eraikina, lursail malkartsu batean.

Harria eta bistako adreilu gorria erabili ziren, eta baoak egiteko askotariko estiloak erabili zituen arkitektoak.

Eraikinak U forma du eta, bizitegi-aldea zerbitzu-aldetik guztiz banantzeko asmoz, eredu viktoriarraren araberakoa da antolamendua. Ikaragarria da eraikina, ingurunea bezain harrigarria, eta garai hartan esparru hauek zituen: crocketean jokatzeko zelai bat; iparraldeko gunean, ortu bat, zuhaizti baten babespean; abereak bazkatzeko lurrak; T formako kristalezko eta burdinazko berotegi bat; ur-andela eta oilotokiak. Lorategia konpartimentu independentetan zegoen zatituta, eta elementu hauek zituen: pergolak, harrizko eta margotutako zurezko eserlekuak eta eskultura grekoen kopiak. Bi urmael ere bazeuden; batak igebelarrak zituen eta besteak, ontziralekua.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritza da jauregiaren jabea, eta horren alde bat zaharberritu egin da. Zaharberritzeko lanak García de La Torre Arquitectos bulegoak egin ditu.

Lan horiei esker, hasierako bizitegi-erabilera aldatu egin da eta orain programa instituzionala antolatu ohi da bertan: hitzaldiak eta proiekzioak egiteko aretoak eta bisitarientzako suita daude, eta harrerak,  batzarrak eta biltzarrak antolatzeko erabiltzen da.

Duela gutxi, Leioako Udalari laga zaio eraikina, herriarentzat interesgarriak diren jarduerak eta erabilerak susta ditzan.

Agradecimientos: