Itsasadar Industriala

Asisko San Frantzisko Eliza

L. de Landecho y Urriés, 1908
  • Helbidea: Hurtado Amezaga Kalea, 21
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-14:00 / Igandea, Itxita
20Pertsona taldeko
20'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Abando
Abando
Zazpi Kaleak
Abando

San Frantzisko Asiskoaren Eliza –“Bosgarren Parrokia” bezala ezagutzen dena– Vitoria-Gasteizko gotzainak sustatu zuen, 1887an, eta elizbarrutia sortu ostean, Hiribilduko lehenengo ekimen bilakatu nahi izan zuen hori, katolizismoaren boterearen erakusgarri, alegia. 

Eliza eraikitzeko aurrekontuaren hiru laurden eta lurzatia Francisco Zabálburu Basabek eman zituen dohaintzan. Nabarmengarria da garai hartan kokalekua hobeezintzat jotzen zela, “Bosgarren Parrokiak” alboko San Frantzisko auzo gune ateo eta sozialistari aurre egiteko “kolpe-leungailu” izateko aukera ematen zuelako.

Luis Landecho arkitektoak egin zuen elizaren proiektua. 1890ean hasi zen eraikitzen eta 1909an bukatu zen erabat. Aipatu beharra dago Euskal Herriko arkitektura neogotikoaren adibide onenetako bat dela.

Eraikinaren alderdi guztietan –diseinutik hasita gauzatzera– bereizten da Luis Landechok  Eugène Viollet-le-Duc arkitekto frantziarraren gotikoaren irakurketa maisutasunez aplikatu zuela. Elizaren planoetan xehetasunik txikiena ere marraztu zen: laurehunetik gora marrazki egin zituen, eta horietan obraren ataltze guztiak zehazten ziren eta harlandu bakoitzaren kokapen zehatza adierazten zen.

Agradecimientos: