Itsasadar Industriala

Bailen Etxe Orratza

M. I. Galíndez, J. M. Chapa, 1946
  • Helbidea: Bailén Kalea, 1
  • Ordutegia: Larunbata, 15:00-20:00 / Igandea, 10:00-15:00
15Pertsona taldeko
20'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Zazpikaleak / Abando
Abando
Abando y Concordia

Proiektua esku-hartze urbanistiko gisa ulertzen da, altuerako eraikuntza gisa baino. Terraza-begiratoki espazioa itsasadarraren ertzean, Concordia Geltokiaren atari eta alde zaharraren eta zabalgunearen arteko komunikazio elementua da. Eraikuntza berriaren bertikaltasunak espazio honen askapena eta hiriaren beheko aldetik geltokiaren fatxadaren ikuspegia ahalbidetzen du.

Arkitektoek bi gorpuzdun bulego-eraikina eratu zuten: bat baxua Naja kaiaren eraikinen jarraipen gisa, eta ondoko eraikinen zulo eta arkupeen tipologia errepikatzen duena, eta beste bat altueran, multzoari azken ukitua ematen diona. Elementu bertikal hau mugarri adierazgarri bat da, Areatzaren espaziotik nabarmentzen dena.

Proiektu honi esker, Bilbok bere lehenengo etxe orratza ikusi zuen XX. mendeko Chicagoko altuerazko arkitekturan oinarritzen zena. Oin karratuko alde bakoitzak hamabi metro ditu eta berrogeita hiru metroko altuera du.

Trenbideko nasaren luzapena ahalbidetzeko egitura soto solairuan karga-habe erraldoi batzuen gainean sostengatzen da oina era bat aske utziz. Barruko antolamendua argia eta xumea da, komunikazioen gunea eraikuntzaren orientazio txarrena duen izkinan utziz, bulegoentzako solairu libre bat lortzen da.

Bere fatxadetan nolabaiteko estilo arrazionalista nabari da, XX. mendearen bigarren herenean hirian oso ohikoa zena, eraikuntza apaingarri guztiez askatuz. Etxe orratza 2013an birgaitu zen.

Agradecimientos: