Itsasadar Industriala

Bake Eder Jauregia

Luís Elizalde | Manuel M.ª Smith | Rafael de Garamendi | G&C arquitectos , 1902 | 1909 | 1942 | 2008
  • Norabidea: Zugazarte Etorbidea, 32
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-13:30 / 16:00-20:00 / Igandea, 10:00-13:30 / 16:00-19:00
20Pertson talde bakoitzeko
30'Visita
Argazkirik ez
Sartzen erraz
NAN
Eskaera handia
Areeta

Bake Eder Jauregia, beiraz  hornitutako oin berriko bolumena, etxezainaren etxeak eta natura-ondare joriak –tamaina handiko zuhaitzak, hala nola, ezkiak, pagoak eta palmondoren bat– osatzen dute; horiek guztiak Eusko Jaurlaritzako babespean daude.

Jatorrizko eraikina, Bake Eder Jauregia, Old English estilikoa, Luís Elizalde arkitekto donostiarraren obra da; horren etimologia eraikinaren xehetasun arkitektonikoez ari da, ederrak baitira. Eraikinaren lehenengo jabea, José María González Salazar, ontzigintzarekin loturiko enpresaburu Luis María Aznar Tutor (1862-1929) bigarren jabearen ezkonanaia zen. Hori zela eta, herritarren artean “Aznarren finka” bezala ezagutzen da. Bigarren jabeak Manuel M.ª Smith arkitektoari eraikina eraberritzeko enkargatu zion, 1909an, eta horrek estilo ingeleseko xehetasunak gehitu zizkion jauregiari, beste pintorekista eskandinaviar batzuekin batera. Eraikina eraberritzeko, dorre bat eta dorre moduko atal luzanga bat eraiki zituen, eta altuera itzela lortu zuenez, Areetako gainerako eraikinen artean gailendu egin zen, botere eta handikeriaren ikur gisa.

Jauregia beste behin eraberritu zen, Rafael de Garamendiren eskutik, 1942an.

Eta 80ko hamarkadan, sute baten ondorioz, bertan behera utzi zen betiko eraikina.

2001ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo artistiko izendatu zuen  Bake Eder Jauregia,  eta 2008an, Getxoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari laga zion, bertan BiscayTIK Ezagutza Zentroa koka zedin.

Agradecimientos: