Merkatal Itsasadarra

Barakaldoko Udaletxea

J. Sans Gironella, C. Sans Gironella, 1957
  • Helbidea: Herriko Plaza, 1
  • Ordutegia: Larunbata, 15:00-20:00 / Igandea, 10:00-15:00
20Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Barakaldo
Desertu

Ibilbidea: Testuingurua, eraikina eta bere formaren azalpena kanpotik. Sarrera ate nagusitikan, udalbatza-aretora igoera eta bilera-gela batera bisita. Balkoi nagusira irten.

1891 arte Barakaldoko udaletxea San Vicente elizaren inguruan zegoen. XIX. mendearen amaieran egungo kokalekura lekualdatzea erabaki zuten hiriak bizi zuen muturreko eraldaketaren ondorioz. Baserri giroko herri izateari utzi eta industria hiri handi bihurtu zen.

Egun ezagutzen dugun udaletxea 1957an lehenengo eraikin hura ordezkatu zuen eraikina da. Garai hartan Barakaldok 60.000 biztanle baino gehiago zituen, hartara, Hiri Antolamendu Plan berria abian jartzeaz gain udaletxearen egoitza berri eta moderno bat eraikitzea erabaki zuten. Bi mugarri horiek udal arkitektoa zen Jose Sans Gironellari agindu zizkioten. Berak eta bere anaia Cesarrek udaletxearen eraikina eta baita inguratzen duen Herriko Plaza egin zuten.

Aipatzekoa da bi anaiak plazaren proiektuan Felix Candela arkitekto espainiar-mexikar ospetsuarekin elkarlanean aritu zirela. Horiei esker Barakaldok 1997 arte herritarren artean “igel” gisa ezaguna zen musika kiosko ikusgarriaz gozatzeko aukera izan zuen. Kioskoak Felixen hitzen arabera honako forma zuen, “bi muturretan bermaturiko paraboloide hiperboliko batena, bi hegalak orekatuz eta handienari auditorio aldera turuta forma emanez soinua bideratzeko”.

Udaletxearen eraikinera itzuliz, azpimarratu behar da nazioarteko estiloan eginiko arkitektura instituzionalaren lehenengoetako adibidea dela. Ezin dezakegu ahaztu frankismo betean eraiki zutela.

XXI. mendearen hasieran Joaquin Montero arkitektoari agindu zitzaion plazaren espazio publikoa berrantolatu eta oinezkoentzako egitea; eraikinaren fatxada ere berriztu zuten,  erlojuaren dorrea gehitu zitzaion eta kiosko berria eraiki ere bai.

Agradecimientos: