Zerbitzu eta Kultur Etsasadarra

BEC! Bistak

IDOM Arquitectura, 2005
  • Norabidea: Azkue kalea, 4
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-14:00 / Igandea, 10:00-14:00
10Pertson talde bakoitzeko
30'Visita
Argazkirik ez
Sartzen erraz
NAN
Eskaera handia
Ansio

Ibilbidea: Erabakitzeke

BEC! Eraikina 2004an inauguratu zen, edukiera handiagoko nazioarteko lehiaketa eta saioak antolatzeko eta erakusketari zein bisitariei, 1957an inauguratutako aitzineko erakustazokak (egungo azaleraren erdiarekin) eskaintzen zituen baino zerbitzu, azpiegitura eta komunikazio hobeak emateko helburuarekin.

Eraikina Altos Hornos de Vizcayaren ijezketa-trena zegoen lurretan kokatzen da.

Azoka eremuko ikurra 98 metro dituen dorrea da, espaziorik garrantzitsuenak eremuan hedatzen diren 6 pabiloiak diren arren. Dorrea sarrera nagusian aurkitzen da. BEC!-eko eta beste enpresa batzuetako bulegoak daude bertan. Eraiki zenean Euskal Herriko bulego eraikinik altuena bihurtu zen; beranduago, ohore hori Iberdrola dorreak eskuratu zuen.

Dorrearen alboan eta BEC!-en sarrera nagusiaren gainean 18.000m2-ko biltzarren aretoa dago hainbat mailatan banatzen dena forma eta edukiera (20-2.500 lagun) desberdineko aretoek osatzen dutena. Orotara, 30 areto baino gehiago bilera eta eskala txikiko lantaldeentzako. Guzti hori 52 metroko altueran kokatzen den jatetxe batek borobiltzen du, 300m2-ko sekulako terrazarekin.

Agradecimientos: