Itsasadar Industriala

Berreginen Museoa

J. M. Basterra , 1894 / I. Aristondo, 2006
  • Helbidea: San Francisco kalea, 14
  • Ordutegia: Larunbata, 16:00-19:00 / Igandea, Itxita
20Pertsona taldeko
20'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Metro Zazpikale
Ribera
Atxuri
Zabalburu

Ibilbidea: Erabakitzeke

Basterrak hiribilduan zeudenen artean kontzeptual eta formalki aldentzen zen tenplu neogotiko bat asmatu zuen. Elizaren eskema aldatu egiten da bertara sartu ahala. Lehenengo bi hormarteak arte Bizkaiko eliza-saloi erako eskema ohikoa jarraitzen du, gero espazio zirkular harrigarri batean eraldatzen da, kupula-argi zulo batek burutua. Bere kalitate formal, espazial eta estrukturala zalantza ezina da. Guzti horrek hiriko arkitektura neogotikoaren eredurik bikainenetariko baten aurrean kokatzen gaitu.

Tamalez, naiz eta eraikinaren aberastasun arkitektonikoa nabarmena izan, elizak ez zuen lortu auzoa eraberritzeko gaitasuna izatea Doña Casildak, eraikinaren aitzindariak, nahi zuen bezala XX. mende ia osoan zehar Bilbo Zaharreko ingurua hainbat arazo sozialen gune izaten jarraitu zuen, mendearen azken herenean, drogak medio areagotu zena.

Testuinguru horretan, elizak sakratutasuna galdu zuen, utzikerian erori zen eta auzoko beste arazoetako bat bihurtu, ez soilik zuen aurri egoerarengatik, utzikeriak errazturiko barruko jarduera osasungaitzengatik baizik.

Egoera honi aurre egiteko, Bilboko Udalak, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala Eraberritzeko bere Planaren baitan, eliza eraberritzea eta, honela, eliza zaharra Berreginen Museo bilakatzea erabakitzen du. Horretarako, Iñaki Aristondo arkitektoak hartu zuen eraikina erabilera berrira egokitzeko beharrez hornitzeko ardura. Era honetan, eraikin guztia eraberritzeaz eta egonkortzeaz gain, museoak zituen artelan guztiak erakusteko beharrezkoak ziren erakusketa espazioz hornitu zuten eraikina.

Lanak 2001ean hasi ziren fatxadaren garbiketarekin eta museoaren inaugurazioarekin bukatu 2006ko azaroaren 21ean. Era honetan, Berreginen Museoak bere historiako hirugarren garaiari hasiera eman zion.

Bilboko museo mitiko honen hazia 1916an erein zen hiribilduko sektore batzuek hirian hainbat museo erakunde sortzeko beharra azaldu zutenean. Gogora ekarri behar dugu garai hartan Bilbon, Museo Etnografikoa (egungo Euskal Museoa) eta Arte Ederren Museoa zeudela, biak ala biak Open House Bilbao-ko eraikinen katalogoan aurki daitezkeenak.

Hurrengo pausua On Manuel Ramirez Escuderok eman zuen Euskal Kulturaren Batzarrari mozioa aurkeztu zionean Berreginen Museo bat sor zedin. Azkenean, 1930ean museoa errealitate bilakatu zen eta bere ateak zabaldu zituen Berastegiko Eskoletan, Albiako jardinen aurrean. Manuel Mª Smithek hartu zuen egokitze lanak egiteko ardura. Apurka udalak utzitako espazioa txiki gelditu zen museoan zeuden artelanen geroz eta kopuru handiagoa barnean hartzeko.

Museoaren eboluzio positiboa 1955ean eten zen Justizia Ministerio Frankistak Berastegiko Eskolak eraistea erabaki zuenean Epaitegi berri bat eraikitzeko. Erabakia are dramatikoagoa izan zen egoitzarako alternatibarik ez zegoenean behin eraiste lanak hasi zituztenean.

Urte hartantxe udalak museoari behin-behineko egoitza berri bat eman zion San Frantziskoko Eskoletan. Honako honetan, egokitzapen lanak Hilario Imaz, udal arkitektoak eraman zituen. Egoitza hura ez zegoen ondo hornitua, espazioa ia herenera murrizteaz gain, eraikinaren egoera tamalgarria zelako oso, hezetasuna eta itoginak ohiko izateraino.

Museoak ateak itxi behar izan zituen eraikinean Auzo Etxe baten eraiki behar zurelako. Hori gutxi balitz, urtebete beranduago, bilduma osoa eraikinetik kanporatu eta lekualdatu behar izan zuten uholdeengatik.

Agradecimientos: