Itsasadar Industriala

Bidebarrietako
Udal Liburutegia

S. Achúcarro, 1890
  • Helbidea: Bidebarrieta kalea, 4
  • Ordutegia: Larunbata, 14:00-19:00 / Igandea, 10:00-19:00
20Pertsona taldeko
20'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Zazpikale
Arriaga

“El Sitio” sozietate liberala, 1875ean sortua, bere lehenengo egoitza Jardines kalean eduki zuen, baina 1890. urtean, Bidebarrietan eraikitako lehenengo eraikina inauguratu zuten, Severino Achúcarroren proiektuaren arabera. Estilo eklektikoko eraikina da, mendearen amaierako arkitektura bilbotarrean ohikoa, bai Alde Zaharrean zein Itsasadarraren beste aldean, zabalgunean.

Eraikinaren elementu adierazgarrienen artean estilo neobarrokoko eta xehetasun asko dituen bere fatxada, bere txapitulak eta izaera erromantikodun eta Anselmo Guinearen freskoek apainduriko ganga eztaltzen duen bere areto nagusi obalatua daude. Elementu guzti hauek dira eraikinaren izaera eklektikoa zehazten dutenak.

Eraikinak kasino bat zuen bere baitan, eta gerra zibilaren ostean estatuaren eskuetara pasa zen. Gaur egun, Bilboko Udalaren eskuetan, bere birgaitzearen ondoren, Udal Liburutegi eta Udal Agiritegi Historikoan bilakatu da. 1983ko uholdeetan eraikinak zein fondoek kalte larrriak jasan zituzten. Bost urte behar izan ziren birgaitzeko eta Udal Liburutegia bakarrik izatera pasa zen. Gaur egun 16 liburutegiz osaturiko eta Bilboko auzo guztietan zehar kokatzen diren Udal Liburutegi Sarearen egoitza nagusia da.

Agradecimientos: