Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra

Bilbao Arena
Kirol Jauregia

IDOM Arquitectura, 2010
  • Helbidea: Av. Askatasuna Etorbidea, 13
  • Ordutegia: Larunbata, 0:00-14:00 / 16:00-20:00 / Igandea, Itxita
30Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia

Bilbao Arena kirol eta ikuskizun ekintzetarako pentsatutako eraikuntza talde bat da. Ekipamendu berri hau burdinezko meatze zaharren gainean aurkitzen den Miribillako auzoan kokatzen da, zazpi kaleetatik ez oso urruti.

Auzoarentzat sorturiko parkearen gaikaldean kokatzen da eraikina eta bertarako sarrerak inguruko etxebizitzetatik urrun kokatzen dira bizilagunak ez molestatzeko. Polikiroldegiak berriz sarrera beheko aldean du.

Proiektua, 2006. urtean martxan jarri zen lehiaketako irabazlea, burdinazko hostoak dituen zuhaitz bat bezala pentsatu zen. Zuhaitza barne-hutsa den eta polikiroldegiko hiru espazio nagusiak batzen dituen “arroka” batean kokatzen da.

Eraikina lekuan zeuden kareharrizko ezponda eta zuhaitzek inspiratu zuten. Irudikapen horri ezker, eraikinaren programa guztia egoki kokatzea lortu zen: partidu eta polikiroldegi erabilera batera garatzeko gaitasuna, jokalarien, ikusleen eta agintarien sarrera ezberdinduak eta polikiroldegi zein “ Bilbao arenarako” aparkaleku bana.

Bilbao Arenaren zuhaitz izaera egituran ere nabari da, fatxadako zutabe arriostratuek adarrak dirudite eta fatxadako burdin lakatuzko panel aurrefabrikatuak hostoak bailiran kokatu dira.

Zirkulazio pasilloak eraztun forma izateaz gain izaera iragazkorra dute, biltzen dituen altzairu galbanizatuzko sareari ezker. Izaera horri eta orubeak hiriaren gan duen altuerari ezker begiraleku aproposak dira pasilotik hiria ikusteko.

Agradecimientos: