Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra

Bilboko itsasadarra
itsas museoa

SENER, J. F. Paz, 2003
  • Helbidea: Ramón de la Sota kaia, 1
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, 10:00-19:00
35Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
San Mamés
Euskalduna

Ibilbidea: Erabakitzeke

Museoa elkarren artean desberdinak diren baina estuki lotuta dauden bi atalek osatzen dute: kanpoaldea eta barrualdea.

Kanpoaldea Astilleros Euskalduna-ren suhar eremu zaharreko 2. Zenbakidun eta 3. Zenbakidun dikeek osatzen dute, garai batean Ponpa Etxea eta Carola garabia izan zenaren erdia. Elementu hauek dira, Olabeagan dagoen eta egun jatetxe bat den arotzeria eraikinarekin batera, Astilleros Euskaldunaren eraikin multzotik zutik darraiten bakarrak. Gainerako elementu eta bolumenak eraitsi egin zituzten itxierarekin batera 1985ean.

Barneko erakusketa guneak bi solairu ditu eta 7000m2. Museoak duen zirkuluerdi formak lur eremu horietan 90 urteren buruan eraikitako ontziak gogora ekarri nahi ditu.

Eraikinaren barruan, bilduma iraunkorreko zati bat, aldi baterako erakusketetarako espazio bat, ikasgela, kafetegia, bulegoak eta hainbat tailer daude. Berriki inauguratu dute, benetan interesgarria dirudien erakusketa bat ERAIN proiektuaren baitan, XX. mendeko Bizkaiko itsasertzeko arotzeria tailerra testuinguruan kokatu nahi duena, duela bi urte baino gehiago funtzionamenduan dagoena Museoaren proiektu estrategiko gisa, dikeetan dauden ontzi historikoen mantentze eta eraberritze lanetarako.

Museoaren eraikin osoa Euskalduna zubiko errepide lotunearen azpian “ezkutatzen” da.

Agradecimientos: