Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra

Bizkaia Frontoia

J. Gastón | D. Gastón | M. Ruiz Pardo, 2011
  • Helbidea: Luis de Castresana Kalea, 2
  • Ordutegia: Larunbata, 15:00-20:00 / Igandea, 10:00-15:00
30Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Miribilla

Ibilbidea: Erabakitzeke

Eraikinak hiru erabilera ditu: Frontoia, Trinketea eta Kirol Etxea edo Kirol Federazioen Egoitza.

Javier Gastón arkitektoak diseinatutako eraikina elkarrekin lotzen baina erabilera desberdina duten bi zatitan banatzen da: federazioen bulegoen gunea eta frontoi eta trinketea dauden kirol gunea. Bakoitzak bere sarrera dauka, bulegoetara hegoaldetik sartzen den bitartean, frontoi eta trinketera maila bat gorago dagoen eta eraikinaren barruan luzatzen den iparraldeko plaza batetik egiten da.

Eraikina kanpotik arbelezko bolumen trinko bat da argia barrura sartzen uzten duten argi zulo handiek zeharkatzen dutena. Bolumenak lurzoruarekin topo egiteko zura bezalako material atseginago batez baliatzen da.

Hormigoizko hormen eta zertxa metalikoen bidezko egitura kanpotik ikus daiteke.

Barneko kirol espazioa espazio huts handien artikulazio gisa uler daiteke, pasillo/banaketa gune eta harmailek osatzen dituzten plano inklinatuekin konbinatuta. Argi zuloen bidezko argiztapen naturala joko eremura zuzentzen da; horrek ikuslea maila ilunago batean kokatzen du, antzerki efektu bat dirudiena.

Multzoko erabilera nagusia biltzen duen frontoia Euskal Herriko handiena da, 3.000 pertsonentzako edukierarekin eta beirazko errebotea dauka.

Trinketeak 406 eserlekurentzako edukiera dauka eta errebote eta albo horma beirazkoak dira.

Kirol Etxera zuzendutako programa federazio ugari hartzen dituzten bulego eta ikasgeletan antolatzen da 7 solairutan zehar: Saskibaloia, Esgrima, Karate, Arku-tiroa, Mendia… Eraikineko espazio hauek fatxadako arrakala sakon batzuen bidez zeharka argiztatzen dira.

Agradecimientos: