Merkatal Itsasadarra

Campos Elíseos Antzokia

A. Acebal, J. B. Darroquy , 1902 / ESF, 2010
  • Helbidea: Bertendona Kalea, 3bis
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-14:00 / Igandea, 10:00-14:00
25Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Abando
Abando
Zazpi Kaleak
Abando

Ibilbidea: Erabakitzeke

Campos Eliseos antzokia Euskal Herriko arkitektura modernistaren eredurik garrantzitsuenetakoa dugu. Antzokiak “Campos Eliseos” bezala ezaguna zen lekua ordezkatu zuen, non dantzaldi, haratuzteak… ospatzen baitziren aire librean. Garai hartan bi berrikuntza teknologikorekin eraiki zuten: metalezko egitura eta harri artifizialean landutako fatxada.

Bombonera deritzon fatxada nagusian Jean Baptiste Darroquyk hartu zuen eskua, zeinak ekialdeko estiloari jarraiki, ferra arku handi bat diseinatu baitzuen ikus-entzuleei harrera egiteko. Arkua landaredia eta animalia bidezko gaiek apaintzen dute, estilo modernistan ohikoak diren gaiak. Ingalaterratik ekarritako portland hormigoiarekin egina, adreiluzko karga horman finkatzen da, bere eraikuntza eraikinetik bereizi dadin. Fatxadan Daniel Zuloaga eibartarraren gai mitologikoak lantzen dituzten zeramikak ere nabarmentzen dira.

Areto nagusiaren oinak ferra forma dauka eta hau ere art nouveau estiloan apainduta dago. Aretoaren sabaia zein habe eta zutabe bidezko metalezko egiturak urrezko apaindura ugari dituzte. Egitura palmera formarekin buruturiko sei zutabetan datza, hormara edo kupula batek buruturiko estalkira hedatzen diren arku-erdiekin.

Jatorrizko eraikinak aldaketa ugari jasan ditu eraiki zenetik: 1920an Felix Aguerok proiektaturiko eskailera bat eraiki zen, 1943an eskailera inperiala eraitsi, berri bat eraiki eta areto nagusirako sarrerak eraberritu ziren Manuel Cabanyesen eskutik, 1948an Javier Barrosok Bertendona kaleko komertzio eraikina eraberritu eta handitu zuen. 1978an ETA militarraren bonba batek antzokian kalte handiak eragin zituen. Bien bitartean, antzokiko langileak, antzokiaren jabea zen Trueba enpresaren aurka, bi hilabeteko greba egiten ari ziren. Eraikinaren berreraikuntza lanak Rufino Basañezen esku gelditu ziren eta 1980an antzokiak ateak zabaldu zituen.

90. hamarkadan antzokia Bilboko Orkestra Sinfonikoaren egoitza izan zen. 1991n Bilboko Udalak hartu zuen eta 2010eko eraberritze proiektu handiaren aitzin, azkena izango zen eraberritze proiektua Jesus Aldamari agindu zion. Proiektuak funtsean bi arazo konpondu behar zituen: hormetan uraren iragazpena eta egituraren egonkortasuna. 1995 eta 1997 artean estalki berri bat eraiki zen eta fatxada eraberritu.

Egun, antzoki nagusitik, aretoa eta zirkulazio espazioa eta aretora sarbidea, kaxa eszenikoa eta aretoaren ezkerraldeari atxikitzen zaion gorputza, nondik publikoaren maila desberdinak lotzen zituen eskailera hedatzen baita, kontserbatzen dira.

2003an SGAE Udalarekin akordio batera iritsi zen antzokiaren eraberritze osorako. 2010ean burutu zen, jatorrizko eraikina berreskuratu zuten eta antzokiaren oinarrizko beharrak asetzeko azalera gehitu zitzaion, teknikoki Espainiako aretorik aurreratuenetakoa bihurtzeraino. Eraberritze honekin batera, berriro ateak zabaldu zituen 20 urteko itxialdiaren ostean.

Handitze proiektua irtenbide garaikide eta neutral batekin gauzatzen da dagoen eraikinarekin ez lehiatzeko: kalearen lerrokadurari iskin egiten dion beirazko fatxada batek antzokiaren jatorrizko fatxada modernistari protagonismoa ematen dio.

Eraikina Interes Kulturaleko Ondare izendatuta dago Monumentu kategorian.

Agradecimientos: