Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra

Carreras Múgica
arte galeria

Estudio Herreros , E2 Arquitectura, 2004
  • Helbidea: Heros Kalea, 2
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-14:00 / Igandea, 10:00-14:00
20Pertsona taldeko
25'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia

Ibilbidea: Erabakitzeke

Proiektua Abandoko zabalgunearen barnean kokatzen da, bizitegi gunea zeharkatzen duen tunel batetik sartzen den papertegi biltegi zahar batean. Biltegian arte galeriaren programa antolatzen da: artelanak biltzeko eta erabiltzeko espazioak, administrazio eta bilera guneak, esperimentaziorako eta proiektu jakinetarako espazioak eta programaren erdigunean dagoen erakusketa areto zentrala.

Proiektuan irudi soil batera jotzen da, material gutxi erabiltzera: hormigoizko egitura bistan, zoru industrial jarraituak, horma zuriak immaterialtasuna ematen dioten horman sartutako zokaloen gainean, altzari batzuk (erakusketa areto baterako beharrezkoak)… Oro har, espazio soil bat sortzeko asmoa dago bilduko dituen artelanak nabarmenduko dituena. Estalkitik sartzen den argi naturalak zein artifizialak eraikitzen du espazioa eta nortasuna eman.

Proiektuaren fatxada nagusi bezala, estalkia, argi zulo gisa argia hartzen eta begirada berriro Bilboko zabalguneko paisaiara itzultzen duten bolumen andana batek osatzen du. Bilboko paisaia tradizionalaz oroitzera ere bagaramatza, hiriaren lehenaldiarekin bat egitera.

Agradecimientos: