Itsasadar Industriala

Castañoseko Udaltegia

R. Bastida, 1910 / IMB Arquitectos, 2009
  • Helbidea: Castaños Kalea, 11
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, Itxita
25Pertsona taldeko
20'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Ciudad Jardín Matiko

Ricardo Bastida, Domenech i Montaner-en ikasle izan zen Bartzelonan eta hori argi eta garbi nabari da eraikin honetan. Kataluniar estilo modernista nabaria da fatxadan, non garrantzia ematen zaion artisau teknikei (harri landua, zeramika, iztukua, burdin forjatua…). Azpimarratzekoa da  adreilua eta azulejuaren arteko uztarketak erakusten duen eraikuntza aberastasuna.

Hasiera batean eraikina garbitoki publiko bat zen, etxebizitzetara ura heltzen ez zen garaietan auzo eta herri guztietan eraiki zen eraikuntza tipologia bat. Garbitoki horiek emakumeek beraien eskaera sozialak aldarrikatzeko erabiltzen ziren. 1943. Urtean hornidura-azoka bilakatu zen eta azkenik gaur egun auzoko udaltegia da. Erabilera aldaketek ez dute eraikinaren fatxadak eraldatu bai ordea egitura fisikoa eta eraikineko espazio ezberdinak.

IMB Arquitectos-ek eraikina udaltegi bilakatzeko eginiko birmoldaketak, eraikinaren itxura, erlaitz eta bolumena errespetatzeak baldintzatutako altuera gehiketa bat proposatu zuen. Modu honetara eta fatxaden birgaitze zientifiko baten bitartez garbitokiaren oroimen historikoa mantentzea lortzen da. Gehitutako bolumena bi altxaeretan jatorrizko bi fatxadetatik atzeratzen da. Arintasun eta neutraltasunean oinarritzen da birgaitze proiektua eta hori fatxadako irekiuneetan, erabilitako materialen testuretan, eraikuntza mailaketan zein jatorrizko bolumenari egiten zaizkion erreferentzietan nabari da.

Materialen testurak, jatorrizko material eta konposizioei erreferentzia egiten die, fatxada berria jatorrizko adreiluzko fatxadarekin alderatuz.

Fatxada berria jatorrizkoarekiko atzeratuz bakoitzak izaera propioa izatea lortzen da eta bien arteko nahasketak ekiditen dira. Barne espazioa erabat birgaitzen da solairu guztietan, baita zimenduak eta egitura elementuak (zutabe, habe eta solairuak) ere.

Oin aske berriak askatasun osoz espazioa antolatzea ahalbidetzen du.

Agradecimientos: