Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra

Deustuko IIBZ Liburutegia

R. Moneo, 2008
  • Helbidea: Ramón Rubial Kalea, 1
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-14:00 / Igandea, Itxita
20Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Moyúa
Guggenheim

Deustuko Unibertsitatea azken 100 urtetan zehar itsasadarraren eskuinaldeko antolaketan garrantzi handia izan duen erakunde bat izan da. Liburutegia ordea, kontrako ertzean kokatzen da, Abandoibarran ain zuzen ere.

Arkitektoak eraikina Guggenheim Museoarekin ez lehiatzeko pentsatu zuen arren bere izaera publiko eta Unibertsitatearekiko erlazioa adieraztea nahi zuen. Horregatik sarrera Unibertsitatera begira dagoen fatxadan kokatzen da. Liburutegia era berean, parkearekin konektatzen da patio irekiaren bitartez, eraikia eta hutsaren arteko trantsizioa izanik.

Proiektuaren materialik garrantzitsuena “paves”-a (beira zeharrargia) da. Fatxada janzteko erabilia eraikinari itxura monolitiko eta trinkoa emateaz gain izaera neutroa eta parkeko berde kolorearekin bat egitea lortzen du, Museoko titanioarekin lehiatu gabe.

Eraikinaren iskina ebakituek izaera uniformea apurtzen dute, ebaketa gardenek gainontzeko fatxadetaz desberdintzen dira. Gabez, barne-argiztapenari ezker fatxadak linterna bat bezala funtzionatzen du.

Lur azpian lau solairu ditu eraikinak. Sakonean aparkalekuak daude, eta gainontzeko hiruetan liburutegiko artxiboak. Eskailera nagusia barne patio batean kokatzen da eta solairu guztiak konektatzen ditu. Era berean, solairu guztietatik ikusi ahal da eskailera. Irakurketa gelak goiko solairuetan kokatzen dira eta Gugenheim Museora begiratzen dute eraikinaren atze-oihal bat bilakatuz. Irakurketa gelen perimetroan liburuen biltokiak komunikazio bertikalak, lan espazioak eta zerbitzurako espazioak kokatzen dira.

Nabari den bezala eraikinak irakurketa espazioei ematen die garrantzia, gunerik onenak erabilera horretarako ezarriz.

Agradecimientos: