Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra

Deustuko Sifoia

Studio Galdos, 1997
  • Helbidea: Garate Anaia Dohoatsuaren Lorategia
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, Itxita
15Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Deusto
Abandoibarra

Bost solairuko sakoneran aurkitzen den eta itsasadarraren bi ertzak, zehazki Deustuko Unibertsitatea eta Arte Ederren Museoa, batzen dituen arrokan zulatutako galeria bat da Deustuko Sifoia. Horretaz gain Bizkaiko saneamendu sarearen lurpeko azpiegitura ikusgarrienetako bat da. Bilbao Bizkaia Ur partzuergoak itsasadarraren eskuinaldeko hondakin urak Galindoko (Sestao) araztegira eraman ahal izateko eraiki zuen instalazio bat da. Bertikalki duen kota aldaketak sifoi modura funtzionatzea ahalbidetzen du eta horrela ponpaketarik gabe urak tutuerian zehar garraiatzen dira. Gainera azpiegiturak usainen tratamendu eta arazketa sistema bat du inguruan usainek sortu ahal dituzten arazoak desagerrarazteko.

Azpiegituraren sarrera Deustun kokatzen den “Kontrol Eraikinean” kokatzen da. Bertan aurkitzen dira sifoiaren funtzionamendurako beharrezkoak diren elementu guztiak. Tunelak 460 metro luze ditu eta ebaketak 18m2. Bertatik 0.8 eta 1.3 metro diametro bitarteko hiru tutu pasatzen dira.

Agradecimientos: