Itsasadar Industriala

Deustuko Unibertsitate
Komertziala

C. M. Amann, J. M. Basterra, 1916
  • Helbidea: Agirre Anaien kalea, 2
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, Itxita
30Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Guggenheim

Ibilbidea: Erabakitzeke

Bilbon unibertsitate kanpus txiki bat sortzearen nahiarekin eraikina Deustuko Unibertsitate Literarioarekiko paralelo eta zertxobait atzeratuta kokatu zen. Deustuko Unibertsitate Literarioa baino kota altuago batean kokatzen da eta naturarekin kontaktu zuzenago du.

Eraikinak gorputz nagusi bat du itsasadarrari begira eta berarekiko hiru bolumen paralelo atzealdean. Sarrera fatxada nagusitik irteten den bolumen txikiago baten bitartez gauzatzen da. Sarrera honek konposizio klazisita eta inspirazio erromatarra du: zutabeak, pilastrak, zokaloa…

Gainontzeko eraikuntzekin lotura behe oinean kokaturiko estalitako galerien bitartez egiten da. Eraikinaren oina sortzen joan diren behar eta erabilera berriei erantzunez eraldatzen joan da urteen poderioz. Aldaketarik garrantzitsuena atzealdean atxikitako bolumen berri bat izan zen. Eraikuntza berri horren bitartez oina ixtea eta bi patio sortzea lortu zen.

Agradecimientos: