Merkatal Itsasadarra

Eleiz Museoa

Desconocido, S. XVI – XVII
  • Norabidea: Enkarnazio plaza, 9B
  • Ordutegia: Larunbata, 10:30-13:30 / 16:00-19:00 / Igandea, 10:30-13:30 / 16:00-19:00
30Pertson talde bakoitzeko
30'Visita
Argazkirik ez
Sartzen erraz
NAN
Eskaera handia
Atxuri

Enkarnazio Eliza eta Komentuko klaustroan kokatzen da 1995. urtean inauguratu zen Eleiz Museoa. Erabilera berria ahalbidetzeko, Ramon Urmeneta eta Jose Garitacelaya arkitektoek birgaitze proiektua garatu zuten. XX. mendeko bigarren erdian gauzatutako beste birgaitze batzuk tenpluaren barne banaketa eraldatu zuten. Jatorrian konbentu-eliza bezala eraiki zena parrokia bilakatuz.

Konbentua Domingotar mojek sortu eta bertan bizi izan ziren lau mende eta erditan zehar Leioako monja-etxe berrira mugitu ziren arte 1976. urtean. XVI. mendean Bilboko inguruetan zeuden hiru konbentu garrantzitsuenetatik (San Agustin, San Francisco eta Enkarnazioa) gure egunetaraino iritsi den bakarra da.  Bilbon zein Bizkaiain gotikoa nagusi zen garaian, estilo barroko eta berpizkundeko soluzio aurreratuak erabiltzen dituen eraikin baten adibide garbia da.

Eraikin-multzoan 3 elementu bereizten dira: fraileen Santo Domingoko konbentua, Enkarnazioko eliza eta Domingotarren konbentu eta klaustroa. Elizak gurutze latinoko oina du, sei ataletako nabea, buru zuzena kanpotik eta eliptikoa barnetik eta alboetara kapelak dituen gurutzadura.

Elizako nabearen gangak ez ziren XVII. menderarte eraiki.

Agradecimientos: