Itsasadar Industriala

Esperientzia Gelak

S. de Goicoechea, 1885
  • Helbidea: Banco de España Kalea, 2
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-14:00 / Igandea, Itxita
20Pertsona taldeko
20'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Zazpikaleak
Zazpi Kaleak

Hiltegi zaharreko orubean eraikitako eta estilo eklektikoko (neoklasiko-barroko) eraikin bat da. “Banco de España”-ren lehen egoitza izan zen, ondoren “Banco Guipuzcoano”-rena izan zen. Gaur egun pertsona edadetuen heziketa helburu duen UPV/EHU-ren “Esperientzia Gelak” daude bertan.

Sabino de Goicoechea arkitektoak eginiko proiektua, bi mehelinen artean eraikia dago eta garaiko banku guztietan bezalaxe eraikinaren bihotza eragiketa patioan dago.

Behe oina, bi solairu eta estalki azpiko txapitula-solairu batek osatzen dute eraikina. Perimetroko espazio guztiek patiora begiratzen dute. Eraikina osatzen duten bi fatxadak dotoretasun handiz osaturik daude:  puntu-erdiko arkuak zokaloan eta gainontzeko solairuetan balkoi jarraiak, isolatuak eta begiralekuak tartekatzen dira.

Agradecimientos: