Itsasadar Industriala

Etxe Sorgindua

F. Ciriaco Menchaca, 1901
  • Helbidea: Basagoiti Etorbidea, 20
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, 10:00-19:00
20Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Neguri

Etxe indiano honek ehun urtetik gorako historian zehar bizi izan dituen gertaerek izen asko eman dizkiote. Horietako lehenengoa “Residencia Olózaga” da,  hots, lehenengo jabe José Olózaga Gallarreta (Gordexola, 1847-Madril, 1918) jaunaren abizena. José Olózaga arotza zen eta María Eugenia Velázquez y Objíorekin (Dominikar Errepublikakoa) zegoen ezkonduta. Kuban ezagutu zuen emaztea, gaztaroan egoera pertsonala hobetzeko bertara emigratu zuenean.

Bikoteak, 1898an, Getxoko Basagoiti kale xarmagarrian lurzati bat erostea erabaki zuen. Garai hartan, kale horretan etxe burgesak zeuden, hots, udako bizitegiak eraikitzen ziren bertan. Eta Francisco Ciriaco Menchaca obra-maisuaren esku utzi zituzten etxea diseinatu eta eraikitzeko lanak.

María Eugenia opera-abeslaria izan zen eta bere izaera eta janzkera zirela eta, XX. mendearen hasierako getxoztarrentzat “exotikoa” zen. Maiz, etxeko estalkiaren terrazan abesten zuen gauez, eta horregatik “etxe sorgindua” edo “sorginen etxea” deitzen zioten etxeari.

Bikotea ondorengorik gabe hil zen eta, hortaz, Ameriketan bizi ziren María Eugeniaren neben eskuetara igaro zen etxea. 1927an, Ramón Orendaín y Sarrieguik eta María Amann Martínez de las Rivasek erosi zuten. Horien oinordekoek Luis Malo de Molina y Sorianori eta Dolores de la Riva Casanovari saldu zioten, eta, hortaz, etxeari “Palacio Malo de Molina” izena jarri zitzaion.

1982an, Getxoko Udala bilakatu zen horren jabe. Garai hartan,“Casa Rosada” bezala ezagutzen zen, fatxaden tonuagatik. 2011n, Udalak eraikina birgaitu eta eraberritzeko lehiaketa iragarri zuen, eta hori Foraster Arquitectos-ek irabazi zuen. Eraberritzeko lanen bidez, eraikinak jatorrizko estetika berreskuratu zuen eta fatxaden tonu arrosa kendu zioten. Gaur egun, eraikin horretan udal-bulegoak daude.

Agradecimientos: