Zerbitzu eta Kultur Etsasadarra

Euskadiko Artxibo
Historikoa

G. Carro IDOM, 2013
  • Norabidea: María Díaz de Haroko kalea, 3
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, Itxita
30Pertson talde bakoitzeko
20'Visita
Argazkirik ez
Sartzen erraz
NAN
Eskaera handia
San Mamés
Euskalduna

Ibilbidea: Por determinar

Paper tolestua dirudien Artxibo Historikoaren beirazko fatxadak kaleko fatxaden errepikakortasuna apurtzen du. Eraikinaren gardentasunak bere barne erabilera eta egitura ikustea ahalbidetzen digu. Fatxadako beirak Artxiboko testuekin serigrafiatuta daude, hiritarrei eraikina leku ireki bat dela adierazteko nahiarekin.

Barne patioko fatxada berriz askoz ere soilagoa da patioko gainontzeko fatxadekin lehian jarri ez dadin. Barnealdean espazioa aberastuz altuera bikoitzeko eta ikuspegi gurutzatuak dituzten espazioak topatuko ditugu.

Eraikina Bilboko zabalguneko 20 metro zabal eta 70 sakonera zuen orube batean eraiki zen. Sotoan eraikinak orube guztia okupatzen du,  behe oinetik gora berriz,  hirigintza araudia betez lehen 25 metroak bakarrik eraiki dira. Eraikineko solairu bakoitzean erabilera bat kokatzen da, Artxiboko erabilera ezberdinek behar duten kontrol maila kontutan izanez. Behe oina, lehenengo solairua eta sotoa (ataria, erakusketa gelak, areto nagusia…) zati handi batean publikoak dira. Ataritik zuzenean erabilera anitzeko espazio berde gisa funtzionatzen duen barne patiora sartu ahal da. Bigarren solairuan irakurketa gela eta dokumentuen kontsulta gunea aurkitzen dira eta bertara sartzeko akreditazioa behar da. Gainontzeko solairuak pribatuak dira eta bertan bulegoak eta laborategiak aurkitzen dira. Sotoan berriz artxiboak eta aparkalekuak daude. Hauek ere argiztapen eta aireztapen naturala dute nahiz eta lur azpian egon. Dokumentuen artxiboko hiru solairuen artean 20 km apal gorde ditzakete.

Agradecimientos: