Itsasadar Industriala

Getxoko Udalaletxea

F. Iturria , 1929
  • Helbidea: Los Fueros Kalea, 1
  • Ordutegia: Larunbata, 15:00 - 20:00 / Igandea, 10:00 - 15:00
20Pertsona taldeko
25'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Neguri

Egundoko jauregi hau Fidel Iturria udal-arkitektoaren obra da.

Fidel Iturria 1894tik 1917ra bitartean izan zen Getxoko udal-arkitektoa. Udalean lan egiten eman zuen denboraldian nabarmen hedatu zen biztanleria Getxon: bizitegi-izaera bereganatu zuen bereziki eta udalerrian berebiziko kalitateko arkitektura bildu zen, eta horretan teknikari adimentsuak eta kaudimen ekonomiko handiko sustatzaileak elkartu ziren.

Udal Jauregia faseka eraiki zen, eta jarduera ugariko denboraldiak eta jarduera mantsokoak aldizkatu ziren. 1919ko apirilean zimenduak eta sotoko hormak bazeuden eginda, baina obrak oso astiro egiten zuen aurrera. Izan ere, 1921ean erabat gelditu zen, Iturria hil egin zelako. 1924an lanei ekin zitzaien, Manuel Mª Smithen anaia gazteena zen Ignacio Smith Ibarraren zuzendaritzapean; horrek jatorrizko diseinua ia guztiz iraunarazi zuen. Harrezkeroztik, lanek erritmo onean jarraitu zuten.

Garaieragatik eta kokaleku pribilegiatuagatik –elizaren eta San Inazio plazaren aurrean– nabarmentzen da jauregia. Joera neomenditarrak eragin handia du jauregiaren estiloan, baina badu Fidel Iturriaren ukitu pertsonala, euskal jauregi barroko tradizioanala berrinterpretatu baitzuen.

Agradecimientos: