Itsasadar Industriala

Harino Panadera

Camiña, F. Urruti, 1902 / Oneka Arquitectura, 2007
  • Helbidea: Ugalde Kalea, 7
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-18:00 / Igandea, Itxita
20Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Ametzola / Zabalburu

Gaur egun Osasun eta Kontsumo sailaren egoitza izan arren, eraikinak erakusketa gune bat du Iralako ogi fabrikako jatorrizko makinak ikusi ahal izateko.

Harino Panadera lantegiak Bilboko Irala auzoaren sorrera ekarri zuen. XX. mende guztia egon zen martxan, bere sorreratik 1902. urtetik mende amaiera arte.

Lantegia osatzen zuten eraikin guztietatik gaur egun alea xehatzeko erabiltzen zen eraikina bakarrik mantentzen da. Lantegiko lehen eraikina izan zen 1902. urtean hormigoi armatuz eraikia, izugarrizko berrikuntza izanik, ez Euskal Herri mailan bakarrik baita estatu mailan ere. 1912. urtean handitu egin zen eraikina bertan garbiketa eta egokitzapen saila ezartzeko.

Lantegia iraultza industrialak ekonomiaren maila guztietara ekarri zituen aurrerapen handien erakusle garbia dugu , bereziki errotagintzan eta eskala handiko ogi-ekoizpenean.

Lantegiaren inguruan, bertako langileei (1000 baino gehiago izatera iritsi ziren) etxebizitzak eskaintze arren, lantegiaren jabeak (Juan Jose Irala) etxebizitza multzo bat eraiki zuen, gaur egun Irala edo Iralabarri bezala ezagutzen den auzoa sortuz.

Agradecimientos: