Itsasadar Industriala

Hiltegi ohia. HEO

A. Acebal, 1916 / J. A. Renedo, A. Rodríguez, 1920
  • Helbidea: Juan de Garay kalea, z/g
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-14:00 / Igandea, Itxita
30Pertsona taldeko
20'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Barakaldo

Ibilbidea: Sarrera nagusian topatu, eraikinaren kanpo azalpena. Sarrera, arrera Nagusia bisitatu, Lehenengo solairura igo altzairu galdatuzko zutabe originalak ikusteko eta hiltegiko hegal bat ezagutu, gaur egun eskola dena.

XIX. mendearen erdialdera Nuestra Señora del Carmen enpresa sortu zen, gerora Altos Hornos de Vizcaya bihurtuko zena eta Barakaldoko udalerrian aldaketa handiak eragin zituena.

Fabrika bidezko garapenak hazkunde demografiko azkar eta handia eragin zuen, 1877an 4.360 izatetik 20 urte beranduago ia 22.000 izatera pasa baitzen. Honek herria, eskola, azoka, ospitalea edo alondegia bezalako zerbitzu berriez hornitu beharra ekarri zuen. Zaharra ordezkatuko zuen hiltegi berria ere eraiki behar izan zuten, hala edukierari nola teknika eta makineriari zegokienean zaharkituta gelditu baitzen.

Orduan udal arkitektoa zen Alfredo Acebal izan zen eraikina proiektatzeko arduraduna. Hiltegi berria kokatzeko aukeratu zuten kokalekuak eztabaida piztu zuen hiribildutik gertu baitzegoen, gertuko biztanleen osasungarritasun arazoak argudiatuta.

Eraikinak barnean hiru programa osagarri zituen: hilketa, harategi eta urdaitegia eta administrazio bulegoak, gurutze formako oin simetriko batean. Jarduera ez oso erakargarri hau lengoaia oso zaindua jarraitzen eta eraikinaren irudia duintzen zuten fatxadek estaltzen zuten.

Hiltegia, Bizkaiko Eklektizismo Alfontsotarraren eredu nabarmena, gerora luzitutako adreilu trinkozko fatxadek eta horien apaindura oparoek bereizten dute, zeintzuetan pilastrak, frisoak, frontoi mailakatuak eta bestelako joko geometrikoak erabiltzen diren. Hormak eusten dituen egitura hormigoi armatuzkoa da eta barneko bi zutabe ilarak fundiziokoak.

1985ean hiltegiak udalerriari zerbitzuak emateari utzi eta bi urte beranduago, 1992an, eraberritzea erabaki eta erabilera berri bat eman zitzaion: Hizkuntza Eskola Ofiziala.

Renedo Peral eta Rodriguez Badiola arkitektoek gauzatutako eraberritzeak eraikinaren jatorrizko estetikari eutsi zion eta solairuarte bat eraiki zuen fatxadei eragin ziena lokal berriak argiztatu aldera.

Agradecimientos: