Itsasadar Industriala

Ibaigane Jauregia

G. Ibarreche, 1900
  • Helbidea: Mazarredo zumarkalea, 23
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, 10:00-15:00
15Pertsona taldeko
20'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Abando / Moyúa

Ibaigane Jauregia Ramón de la Sota y Llano industrialarentzako bizileku gisa eraiki zen, eta gaur arte, erabilera asko izan ditu: bizileku izatetik, geroago Bizkaiko Gobernu Militarra jaso zuen, Bilboko Athletic Clubaren egoitza soziala bihurtu zen arte. Abandon gelditzen diren eraikuntza isolatu gutxietariko bat da, inguruan lorategi zabal bat du eta bere sarrera nagusia Mazarredo zumalakarrera emanez.

Garaiko bizileku erabilera zuten beste eraikuntzak bezala, XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasierako burgesia bilbotarraren ahalmen ekonomiko eta soziala erakusteko nahia du jauregiak. Euskal arkitektura tradizionalean inspiratua, harrizko basamentu, sarbide-arkupe eta harrizko bi fatxada eta adreiluzko bat dira eraikinak dituen elementu esanguratsuenak.

Jauregiaren barnealdea, xehetasun aberatsdun sabai-leiho batekin estalitako barne patio baten inguruan antolatuta dago. Egitura metalezkoa da, garai horretarako berritasun tekniko bat zelarik.

Bere egoitza sozialean bilakatzeko Athletic Club-ek erosi eta 1987 eta 1988 urteen artean birgaitu zen Francisco Javier de Arístegui arkitektoaren agindupean.

Agradecimientos: