Zerbitzu eta Kultur Etsasadarra

IDOM Egoitza

IDOM Arquitectura, 2011
  • Norabidea: Zarandoa etorbidea, 23
  • Ordutegia: Larunbata, Itxita / Igandea, 17:00-19:00
30Pertson talde bakoitzeko
30'Visita
Argazkirik ez
Sartzen erraz
NAN
Eskaera handia
San Ignazio

Eraikina IDOM-en egoitza berria da eta lehen Deustuko kanalaren ertzean kokaturiko portuko aduanaren gordetegia zen. Birgaitzea Javier Pérez Uríbarrik (IDOM Arquitectura) gauzatu zuen. Bulegoz eta ikerketa espazioz osaturiko 14.400 metro karratu ditu. Eraikinari fatxadako eguzki babeserako kokaturiko lama handiek eta eraikinaren gainean kokaturiko alfonbra berde handi bat bezala ulertutako estalkiak ematen diote izaera berezia.

Eraginkortasun energetikoko neurri ugari ditu eraikinak: kontsumo baxuko komun-ontziak, euri-uraren bilketa sistemak, argiztapenaren erregulazio automatikoa, eguzki babeserako fatxada lamak, eguzki-panelak eta ur bidezko klimatizazioa. Guzti horri ezker %60-ko aurrezpen energetikoa lortzen da.

Goi-azal berdeak, instalazioak eskutatuz estalkia fatxada bat gehiago bilakatzeaz gain zarata eta CO2-a xurgatzen du. Era berean, behe oinean kokatutako tanke baten laguntzaz euri jasa handiak kontrolatzen laguntzen du.

Barnean jatorrizko elementuak, elementu berriekin nahasten dira. Ohin gehienetan jatorrizko habe handiak mantentzen dira. Lehen autoen igogailuak zeuden zuloak komunikabideak txertatzeko erabili dira. Estalkiko dorrea makinentzat erabiltzen zen lehen eta gaur egun liburutegi bat da.

Agradecimientos: