Itsasadar Industriala

Ilgner pabilioia

A. Peña Boeuf, 1927
  • Helbidea: Altos Hornos de Bizkaia kalea, 33
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, 10:00-19:00
28Pertsona taldeko
25'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Barakaldo
Desertu

Ibilbidea: Sarrera nagusitik sartu. Nabe eta bertako makinen azalpenak.

Eraikinaren izena “ILGNER sistema”-tik dator, ijezketa-trenentzako korronte jarraitua duen eragingailu elektriko itzulgarri batean datzana, Karl Ilgnerrek garatu zuena 1903an. Berau baporezko eragingailuak baino merkeagoa zenez, Altos Hornos de Vizcayak, Siemens Schuckert Industria Elektrikoaren eskutik, sistema hau ezartzea erabaki zuen. Multzo-bihurgailuak martxan egon ziren 60. hamarkadaren bukaeran pixkanaka desagertzen joan ziren arte.

Eraikina, espazio faltaz, lur eremu konplikatu eta zingiratsu batean kokatzen denez, lur mailaren azpitik 27 metroko sakonera zuen zimentazio sistema batez baliatu behar izan ziren. Proiektua Alfonso Peña Boeufen esku gelditu zen, lur sailak egonkortzen ingeniari aditua, garai hartan benetan berritzailea zen zimentazio bat proposatu zuena. Presio handian injektaturiko hormigoi armatuzko lauza bat eraiki zuten eta berau morterozko injekzioek zeharkatzen zuten. Lanak hiru urteren buruan gauzatu ziren eta eraikina 1927an inauguratu zuten.

Eraikinaren egitura hormigoi armatuzkoa da eta estalkia zertxa metalikoek eusten dute. Eraikinak makineria pisutsua hartzeko behar funtzionalei erantzuten zien. Ilgner eraikina, makineria eta kontrol mahaia hartzen eta 55 metro luze eta 20 metro zabal zituen habearte nagusi eta garbi batek eta alboetako altuera desberdineko habearte txikiagoek osatzen zuten. Altuenak distribuzio instalazioa zuen eta baxuenak transformadoreena…

Altos Hornos de Vizcaya-ren (AHV) fabrikaren 1995 eraispenen ondoren, soilik Ilgner eraikinaren habearte nagusia kontserbatu zen eta beranduago eraberritu, Ezkerraldeko Enpresak Garatzeko Zentroaren (CEDEMI) egoitza bertan kokatzeko. Gaur egun, Plan Orokorrak babesturiko eraikin bat da.

Habearte nagusiaren barnealdea oparo apainduta dago, ez oso ohikoa industria eraikinetan. Zeramikazko lauzez osaturiko zokaloak eta luzetara hedatzen diren eta beste habearte baten sarbide diren arku formako zazpi ateak nagusitzen dira bertan. Eraikinak erabat funtzionala den estetika tradizionaletik funtzionaltasuna eta estetika uztartzen dituen eraikuntza berri baterako aldaketa dakar. Egun Ilgner multzoetatik bakarra kontserbatzen da, kontrol mahaiekin batera, baita estalkiko zertxa metaliko eta Zorrotzako Tailerretan eraikitako zubi garabi elektrikoa ere. Eraikinaren kanpoaldeak hormigoi armatuzko egitura erakusten du adreiluzko hormak eta baoetako leiho altuak tartekatzen dituzten fatxadei erritmoa eta bertikaltasuna emanez. Egituraren gailurra erlaitz zuzen eta horizontal batek burutzen du, apaindurarik gabeko tenplu klasiko baten konposizioa gogoraraziz, industria mota hauetarako eraikinen moda europarrari jarraiki.

Agradecimientos: