Itsasadar Industriala

Indautxuko eskola

R. Bastida, 1918
  • Helbidea: Manuel Allende Kalea, 28
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, Itxita
30Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Indautxu

Ibilbidea: Erabakitzeke.

Indautxuko Eskola, Iturbide eta Mugica eskolekin batera, Ricardo Bastidak, udal arkitekto zela, gauzatu zuen hezkuntza proiektuetako bat da.

Eskola 1918an inauguratu zen, Casillako eskola taldearen ordezko. Eraikinak inspirazio klasikoa du eta garaiko Europako eskola arkitekturaren estiloari jarraitzen dio, soiltasuna, higienea eta arrazionalismoa bezalako irizpideekin. Lengoaia klasikoaz baliatu ziren eskolari monumentaltasuna emateko. Urbanizatzen eta jendea bertan bizitzen hasia zen gune hartan hiri erreferentzia bihurtu zen.

Bilboko ikastetxerik handienetarikoa bilakatu zen 1000 ikaslerentzako edukierarekin. Eraikina ikasleak sexuaren arabera bereizten zituen eredu simetrikoan oinarritzen da. Bi ataritik sar zitekeen eraikinera: bata haur txiki eta neskentzat zen eta bestea mutilentzat. Programa (ikasgelak, zerbitzu orokorrak, administrazioa…) lau solairutan banatzen da. Behe solairuan haur txikiak zeuden, lehenengoan neskak eta bigarrengoan mutilak.

Nabarmentzekoak dira espazio komun, ikasgela eta bilera areto eta altzarien (bereziki arbelak, mende bete beranduago beraien funtzioari eusten diotenak) diseinu zaindua.

Fatxadan Higinio Basterra eskultoreak egindako frontoia gailentzen da. Bere konposizioan ere zuloak nabarmentzen dira, kokapen eta neurriengatik eta duten izaera funtzionalarengatik. Bastidak arreta berezia jarri zuen ikasgelen argiztapen eta aireztapenaren azterketan eta, horregatik, leihoak erabakigarriak dira horizontaltasuna nagusitzen den fatxadaren konposizioan.

Historian zehar hainbat izen izan diru: Luis Eleizalde eskola taldea (Bizkaian euskarazko irakaskuntzaren sustatzaileetako bat izateagatik), Felix Serrano Eskola…

Egun jatorrizko funtzioa betetzen jarraitzen du 600 ikasle baino gehiagorekin. 90. hamarkadan gaur egungo polikiroldegia gehitu zitzaion. Kanpotik aldaketa kromatikoak baino ez ditu jasan orain gutxiko eraberritze baten ondorioz.

Agradecimientos: