Itsasadar Industriala

Jesusen Bihotza Eliza

J.M. Basterra, 1890
  • Helbidea: Aiala Kantzilerraren Kalea, 3
  • Ordutegia: Larunbata, 14:00-18:00 / Igandea, Itxita
20Pertsona taldeko
20'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Abando
Abando
Zazpi Kaleak
Abando

Jesusen Lagundiaren egoitzak eta elizak berak osatzen duten gunearen zati da Jesusen Bihotzaren Elizaren eraikina. “Egoitzaren eliza” bezala ere ezagutzen da. Eraikinaren burualdea egoitzari atxikita zegoen, eta horren alboko fatxada Aiala Kantzilerraren kalerantz dago orientatuta eta aurrealdea, hots, sarrera, Urkixo zumarlakerantz.

Jesusen Lagundiak lehenago ere –XVII. eta XVIII. mendeetan– izan zuen presentzia Bilboko hainbat tokitan, hala nola, Done Jakue plazatxoan edo Joan Santuen Elizan. Eta hiribilduaren hedaldi betean, Abando zabaltzen ari zela, Lagundiak Bizkaiko hiriburuan berriro kokatzea erabaki zuen.

Eliza berria Frantziatik Eugène Viollet-le-Ducek izugarri sustatutako joera neogotikoari jarraiki eraikitzea erabaki zen. Hortaz, José María Basterra arkitektoak arkitektura-korronte horri eutsi zion eta 1887an Urkixo zumarkalean eraikiko ziren egoitzaren eta elizaren planoak trazatu zituen. 1888an bukatu zen egoitza eta eliza, 1890ean.

Harriz eta adreiluz eraiki zen eliza. Estilo neogotiko argia du, eta erdiko nabeko ornamentua, estilo bizantziarduna eta polikronia oparokoa, nabarmentzen zaio barrualdean.

Agradecimientos: