Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra

Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioa

R. Ercilla, M. A. Campo, 2007
  • Helbidea: Ibarrekolanda enparantza, 1
  • Ordutegia: Larunbata, 15:00-20:00 / Igandea, 10:00-19:00
30Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Sarriko

Ibilbidea: Ebakitzeke

2007an Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioa inauguratu zen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak babestuta. Eraikina, Roberto Ercilla eta Miguel Ángel Campo arkitektoen lana, 4000m2-ko orube batean kokatzen da Deustuko Sarrikoko geltokia dagoen etxe irla berean.

Eraikina orubearen albo batean kokatzen da sarreran plaza handi bat eratzen duena auzoa dinamizatzeko asmoarekin.

Eraikina kanpotik plazaren inklinazioaren paralelo hedatzen den estalkiak eta bolumen trinkoa izateak ezaugarritzen dute, beirazko luzetarako fatxada eta zinkezko albo itsuekin.

Ikastetxearen programa, beste batzuen artean, ikasgela, tailer, entseatzeko lokal, liburutegi eta 400 pertsonentzako auditorio batek osatzen dute, bi soto eta gaineko hiru solairuetan banatzen diren 11.300m2-tan garatzen direnak.

Espazio desberdinen argiztapen naturala proiektuaren puntu garrantzitsuetako bat izaki, bi estrategia erabiltzen dira:

– Eraikina espazio publikotik banatzen da sotoa argiztatzen duten alde luzeetako arrakalen bidez.

–Fatxadari elkartzut dauden patioek ikasgela guztiak naturalki argiztatzen dituzte eta era berean kanpotik eratorritako soinua txikiagotu.

Agradecimientos: