Merkatal Itsasadarra

“La Bolsa” Eraikina

Ezezaguna, 1727 / P. M. Basáñez, A. Sanz, 1992
  • Norabidea: Pilota kalea, 10
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, Itxita
20Pertson talde bakoitzeko
20'Visita
Argazkirik ez
Sartzen erraz
NAN
Eskaera handia
Casco Viejo

XVIII. mendeko ornamentazio-barroko estiloaren barnean sartu daitekeen eraikina da. Eraikinak, bere diseinurako, inguruan duen kontuan hartu du: alde batetik, kale baterako sarbide ardatz moduan (Santa María), eta bestetik, bi kaleen barneko bat-egite elementu moduan (Barrenkale Barrena eta Santa Maria). Orubearen formaren ondorio gisa, horma perimetralek triangelu formako barne patio txiki bat mugatzen dute, eskailerarekin erlazionatua eta perspektibarekin jolasten duena.

Beste eraikin asko bezala, 1983-ko uholdeak kalte larriak eragin zizkion eraikinari. Hori dela eta Bilboko Udala eraikinaz jabetu ondoren, birgaitze oso bati ekin zitzaion. Horretarako lehiaketa publikoa bat jarri zen martxan. Enkargua Pedro María Basáñez eta Alberto Sanz-i egokitu zitzaien.

Lanek, 1992.urtean bukatu ziren eta eraikina Alde Zaharraren kultura zentroa bihurtzea ahalbidetu zuten. Urte honetan beraz, 25 urte betetzen ditu Udaltegiak.Gotiko garaian orubean dorretxe bat egon zenaren aztarnak aurkitu ziren birgaitzean egindako hondaketa-lanetan.

“La Bolsa” izenaren jatorria ez dago garbi baina “bolsa de contratacion de mercaderes” elkarte batengatik edo eraikinaren behe solairuan kokatzen zen eta “La Bolsa” izena zuen denda batengatik izan ahal da.

Agradecimientos: