Merkatal Itsasadarra

Larrea Jauregia

Ezezaguna, XVIII. mendea
  • Helbidea: Larrea kalea, 7
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-13:00 / Igandea, 10:00-13:00
20Pertsona taldeko
20'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia

Ibilbidea: Testuingurua eta eraikinaren azalpena kanpotikan. Sarrera ate nagusitik eta lehengo solairuko aretora igo. Bisitaren amaiera ate nagusitikan.

Egungo Larrea jatetxeak garai bateko Larrea Jauregiaren kanpoko itxurari eusten dio. Barrutik jatorrizko eraikineko ezer-gutxi bereiz daiteke, erabilera berrira egokitzeko barrua erabat berreraiki baitzuten duela ez urte asko.

XIV eta XV. mendeetara eta garai hartan Barakaldo zein euskal lurralde guztiak sakailatzen zituzten bandokideen arteko guduetara atzera egin beharra dago. Laburbilduz, borroka odoltsuak ziren denboran zehar luzatzen zirenak eta, zeintzuetan bandoetan taldekatzen ziren jauntxo desberdinak elkarren aurka jartzen baitziren. Jauntxo bakoitzaren egoitza dorretxe bat zetzan, jarduera militarretarako xedatua, jauntxoen gotorlekua, eta bertatik ezarri zuten jauntxoek beraien legea. Baserri bat zen, non ahaide nagusiena bizi baitzen, eta, nondik soro, larre sari eta burdinolen edo hamarren eta hasikinen gisako jarduera gehigarrietatik eratorritako diru sarrerak kontrolatzen baitzituen.

Dorretxea, ikuspegi arkitektonikotik, bolumen kubikoa eta proiekzioa bertikala duen gotorleku txiki bat da, harlangaitzezko horma lodiak dituena eta harlandua ertzetan eta bao babestu bakanen bueltan. Barrura patio goratutik sartzen da. Eraikina almena, saietera, gailurreko bide eta ertzeko kuboek janzten dute. Estalkia zurezkoa da, barruko egitura izan zitekeen bezalaxe. Barruko antolamendua behe oinak (ukuilua, zalditegia eta sukaldea zeuden bertan) eta goiko solairuak (familiako beharretarako) osatzen zuten. Solairu honetan zeuden kanpotik hauteman daitezkeen baoak. Gaur egun, Larrea Jauregia dagoen lekuan, dorretxe bat zegoen, oraindik orain, eraikin haren elementu batzuk gordetzen dituena.

Bandokideen arteko guduen amaierarekin dorretxearen tipologiak zentzua galdu zuen eta zaharkituta gelditu ez ziren eta, hortaz, aurri bilakatu ez ziren dorretxeak baserri bihurtu ziren, edo aztertzen ari garen kasuan bezala, jauregi. Horra hor, XVIII. mendearen hasieran, Barakaldon, katalogaturiko 16 dorretxe egotetik, egun, soilik 5 egotera igarotzearen arrazoia, erabat hondatuta gehienak.

Beraz, Barakaldoko eredu bakarraren aurrean gaude. Bere ondare historikoa erakusten jarrai dezan, aldatzen eta eboluzionatzen joan den eraikina.

Agradecimientos: