Zerbitzu eta Kultur Etsasadarra

Lasesarre Futbol Zelaia

E. Arroyo (No.Mad Arquitectos), 2003
  • Norabidea: El Ferrocarril pasabidea z/g
  • Ordutegia: Larunbata, 15:00-20:00 / Igandea, 10:00-15:00
30Pertson talde bakoitzeko
20'Visita
Argazkirik ez
Sartzen erraz
NAN
Eskaera handia
Barakaldo
Desertu - Barakaldo

Estadioa Itsasadarreko bazterreko, horien artean zegoen Altos Hornos de Vizcaya, lur sail industrialak eraldatzea proposatzen zuen Barakaldoko Urban-Galindo (Bilbao Ria 2000 markoaren baitan) proiektuaren ataletako bat da. Bilbao Ria 2000-k Barakaldoko Udalarekin konpromisoa hartu zuen Lasesarreko estadioa eraikitzekoa Udalak etxebizitzetarako 15.000m2 lur sail uztearen truke. Eduardo Arroyok hartu zuen Lasesarreko estadioaren proiektuaren gidaritza Europan 5 lehiaketa irabazita.

Estadioak, bigarren B mailako zelaietan onenetarikoa, ia 8.000 lagunentzako edukiera du eta egun Barakaldoko Udalarena da. Eduardo Arroyo arkitektoaren lan bat da, zeinak estadioa kanpotik gordin eta barrutik enblematiko bezala definitzen duen. Eraikinaren bolumen eta argi jolasetan oinarritzen da definizio hori. Helburua estadioa Galindoren inguruan integratzea da. Kanpoko hiri kutsuko altzairu eta polikarbonatozko xafla handien aurrean, barrutik, estadioaren eserlekuen ausazko koloreek bete-beteta dagoen giro bizia ematen diote, are estadioa hutsik dagoenean ere. Halaber, inguruaren iragan metalurgikoari erreferentzia egiten zaio, industria garabi zaharrak gogora ekartzen duten argiztapen dorreak bezalako keinuekin.

Benetan interesgarriena desmuntatu eta beharrezkoa balitz handitu daitekeela da, modulu bidezko egitura batez eraikia baita. Egungo zelaiak Bigarren A mailan jokatzeko ere balioko luke. Harmailak tamaina txikiagoko eraikinetan banatzen dira, pertsonen joan-etorrien kontrola eta antolamendua errazte aldera, futbol zelaietako zaleen joera masiboa dela-eta. Honela, 650-300 eserlekuri sarbide bereizi bat dagokie sarrera eta behar balitz ebakuazioa errazteko. “Eraikin” hauek harmailen tolesturen bidez desberdintzen dira. Gainera, eraikin txikiago hauek autonomiarekin funtzionatzen dute bakoitzak dituen estalki, zerbitzu independente eta espazio berdeei esker. Txikiagoak diren eraikinen bidezko antolamendu eskema honek estadioaren futbol partiduez haratagoko erabilera ahalbidetzen du; honela, espazio desberdinak era independentean hiriko erakunde eta elkarteek erabil ditzakete eta estadio bat baino gehiago, erabilera askotariko eraikin bat eratu.

Estadio osoa estaltzen eta perimetro osoan zehar hedatzen den estalkia zeharrargia da, zeinak eserlekuak erabat argiztatzea eta itxura arina izatea ahalbidetzen duen. Zeharrargia izateak, fatxada den bezalaxe, eraikinak gauez eta egunez irudi desberdina izatea dakar. Egunez, irudi zuri trinkoa dauka, gauez, erabat argiztatutako objektu bilakatzen da, linterna bat iluntasunean.

Agradecimientos: