Itsasadar Industriala

Luis Briñas Santutxu LHI

P. Ispizua, 1933
  • Helbidea: Iturriaga Kalea, 58
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-15:00 / Igandea, 10:00-15:00
20Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Basarrate

Ibilbidea: Erabakitzeke

Irakaskuntza eraikin honen indarra bolumenen arteko jolasean aurkitzen da. Dorreak fatxadaren izaera horizontala hausten du. Eraikinaren itxura arrazionalistaren atzean bere izaera espresionista ohartu ahal da.

Orubearen tamaina txikiak eta zuen kota aldaketak proiektua zailtzen zuten. Ispizuak lau altueratan banatutako eraikin trinko bat proposatu zuen. Solairu bakoitzean nabari ahal da erdialdeko espazioak muturrekoak baino garrantzi gehiago dutela eta espazio bilketa horrek oinaren zatiketa dakar.

Eraikinak erabilera ezberdin ugari izan ditu: jatorrian II. Errepublikako Irakaskuntza Hornidura planaren barneko eskola, ondoren tuberkulosiaren aurkako ospitale bat eta azkenik berriz ere eskola bilakatu zen.

Pixkanaka inguruan eraikitako etxe-blokeek eraikina “ixten” joan diren arren azken urteetako birgaitzei ezker bere jatorriko izaera errekuperatuz joan da. DOCOMOMO Mugimendu Modernoko arkitekturaren bildumaren parte da.

Agradecimientos: