Merkatal Itsasadarra

Mariaren bihotza plazako aztarnategia

Sancho Martínez de Arego, 1501 / Aiala Idirin Arkitektura, SF38, 2016
  • Helbidea: Corazón de María Enparantza
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-13:30/16:00-19:00 / Igandea, 10:00 - 14:00
20Pertsona taldeko
20'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
ZazpiKale
Ribera
Atxuri

Ibilbidea: Erabakitze

Aun habiendo desaparecido hace más de 160 años nunca ha desaparecido entre los habitantes de la villa el recuerdo del Convento de San Francisco. Dicho recuerdo no era más que un fantasma hasta el año 2006 ya que no había visible en la ciudad ningún indicio de la existencia del convento. Los recuerdos se convirtieron en certezas  dicho año gracias a las excavaciones realizadas para la construcción de un aparcamiento subterráneo que dejaron a la vista las trazas del majestuoso convento que aún a día de hoy da nombre a la calle principal de Bilao la Vieja.

Duela 160 urte baino gehiago desagertu arren, San Frantziskoko Komentuaren oroitzapenak oraindik orain hiribilduko biztanleen artean bizirik dirau. Oroitzapen hori mamu bat besterik ez zen 2006. urte arte, hirian ez baitzegoen komentua egon izanaren inongo zantzurik. Oroitzapenak ziurtzat jo ziren urte hartan lur azpiko aparkaleku bat egiteko indusketa lanetan, oraindik orain Bilbo Zaharreko kale nagusia izendatzen duen komentu handientsuaren trazak agerian gelditu zirenean.

Hasiera 1475ean koka dezakegu Sixto IV. Aita Santuak frantziskotar ordenari bulda bat eman zionean zazpi kaleen beste aldeko bazterrean komentu berri bat eraikitzeko. Ordena hura Bilbon gutxienez 1447tik ezarrita zegoen, lehen komentua San Mames inguruan kokatu zutenetik.

Aita Santuaren baimenarekin ere, frantziskotarrek ez zuten komentu berriaren kokalekurik finkatu 1498 arte, Juan de Arbolancha eta Elbira de Basabek Barrenkale Barrenaren parean zegoen mahasti zahar baten lursailak eman zizkiotenean.

Baimenarekin eta lursailak finkatuta, lanak 1501erako abian zeuden. Kapera nagusia 1537an bukatu zen Sancho Martinez de Arego proiektuaren arduradun zela.

1539an eraikin multzo honen beste mugarri garrantzitsu baten aurrean aurkitzen gara: Karlos V.ak komentuari bere armarria erabiltzeko agiria ematen dio eta, honela, komentua, San Frantziskoko Komentu Inperial bilakatzen da.

Aipatu elizaz gain, multzoak bi klaustro, baratzeak eta kanposantu bat zituen. Komentuan latin, erlijio eta moral, teologia, geografia eta matematika klaseak ematen zituzten. Bertako irakasleak hiribilduan gaitasun handiena zuten biztanletzat zituzten.

Bilboko hotsandiko ekitaldiak komentuko hormen artean ospatzea ere badago, bertako musika kapera bereziki baloratua izaki, komentua hiribilduko gune akademiko eta kultural nagusia izatera pentsatzera garamatzan erakusle.

Komentuak zein frantziskotarrek parte-hartze aktiboa izan zuten hiribilduko eguneroko zereginetan: zentsoreak ziren, izurriteetan laguntza ematen zuten, Jaurgoaren Eskuzko Artxiboa zaintzen zuten, zeinetan hiriko biztanle ospetsuenak ehortzi baitzituzten.

Garai oparoak Napoleonen inbasioarekin bukatu ziren, Jose Napoleonek 1808an komentua itxi  eta gerran sua hartu baitzuen. Frantziarren sarraldiaren ondorioz ere, 1822an komentuan hiriko lur santutik at eraikitako lehen kanposantua kokatu zuten, Napoleonen garaian aldarrikaturiko Kanposantuen legea betetzeko. Lege honen bidez elizen higiene eta osasungarritasuna hobetu nahi zuten horietan ehorzketak debekatuz. Kanposantuak gutxi iraun zuen komentuan, segituan Mallonara lekualdatu baitzuten.

Desamortizazioek eta lehenengo Karlistadak bide eman zuten komentua kuartel gisa erabiltzen hasteko 1833an. Azkenean 1856an eraitsi zuten bere ordez, 1866ena bukatu zen Alfontso Printzearen kuartela eraikitzeko. Kuartela martxan egon zen 1930ean bota zuten arte Mariaren Bihotza Plaza kokatzeko.

Agradecimientos: