Zerbitzu eta Kultur Etsasadarra

Meliá Hotela

Legorreta + L, Aurtenechea & P. Iriondo, 2000
  • Norabidea: Lehendakari Leizaola kalea, 29
  • Ordutegia: Larunbata, 15:00-20:00 / Igandea, 15:00-19:00
25Pertson talde bakoitzeko
30'Visita
Argazkirik ez
Sartzen erraz
NAN
Eskaera handia
Moyúa

Legorretak Chillidaren lana izan zuen kontutan eraikina pentsatzerakoan. Bilboko zabalgunean ohikoak diren bloke trinko batean oinarrituz argi sarrerak lortzeko intentzioarekin elementua zulatuz joan zen. Prozesu horren emaitza da eraikinaren erdian dagoen atrio erraldoia. Elementu hori da hotelaren bihotza eta bere inguruan banatzen dira eraikinak dituen 211 logelak.

Atrioan Legorretaren arkitektura garbi nabaritzen da. Mexikar patioen oinordea, horma ozenak eta espazio bakoitzari izaera edo itxura ezberdinak ematen dizkioten ezkutuko ikuspuntuak. Argia, egunean zehar bereziki parkera eta hegoaldera begira dagoen leihate handitik sartzen dena, kontrako fatxadan dagoen igerilekuaren lehoitik sartzen denak moldatu, leundu eta girotzen du.

Behe oinean ataria, taberna eta jatetxea aurkitzen dira. Aretoak erdi-sotoan eta lehen solairuan kokatzen dira. Gainontzeko solairuetan logelak aurkitzen dira. Guztira ia 30 logela mota ezberdin daude.

Travertinoko marmola gorritik hasi eta Sevillako artisauek eginiko karezko estukozko fatxadak edo texturadun barneko hormetako zarpiatura materialak xehetasun handiz aukeratuak izan ziren.

Kolorea beti du garrantzi handia arkitekto mexikarrentzat eta Meliá hotelaren kasuan lekuko erreferentziak ditu, burdin eta erdoiaren gorria dira nagusi eta argiaren laranja eta arrosa bizi mexikarrera gehitzen zaizkio.

Agradecimientos: