Itsasadar Industriala

Miranda Fundazioa

I. Gorostiza, 1911
  • Helbidea: Avenida Antonio Miranda, 4
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, 14:00-19:00
20Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Bagatza

Ibilbidea: Sarrera ate nagusitik, zuzenean gaur egungo kontzertu aretora sarrera, kapera ohia. Kontserbatorioaren mendebaldeko hegala bisitatuko da, ohiko banaketa mantentzen baitdu. Ondoren instrumentuen aretora joan. Kaperaren azpian dagoen Antonio Miranda jaunaren kriptan amaituko da bisita.

Barakaldoko Miranda fundazioa eraikin multzo bat da 1911an On Antonio Miranda y Aranaren oldera, bere jaioterriko zahar behardunentzako Miranda Babes etxe Fundazioa sortzeko eraikitakoa. 1982an eraikina egungo udal Musika Kontserbatorioa izatera pasa zen.

U forma duen eraikina datza erdiko ardatzean kapera bat duena. Bi altuera ditu. Behe solairua (erdisotoa) zerbitzu gune gisa erabiltzen zen eta pasealeku gisa neguan. Solairu nagusian bertako biztanleen eta egoitza gobernatzen zuten mojen (Karitatearen Alabak) logelak zeuden. Bizkaian, modernismoaren baitan, Vienako estilo sezesionistaren eredu nagusienetakoa dugu eraikin hau.

Ismael Gorostiza arkitektoaren ardurapean ekin zitzaion proiektuari. Hark, Demetri Ribes, Valentziako arkitekto eta Valentziako modernismoaren ikur garrantzitsuaren eragin handiarekin, bere lan ibilbidean heldutasunaren adierazgarri izan zen eraikin hau gauzatu zuen. Vienako modernismoan arreta jarrita, eraikinak egitura bere horretan goratzen du eta atondurak sinpleak dira: eskailerak, leiho eta karelen erlaitzak… forma geometrikoak eta tonalitate desberdineko materialak uztartzen dituzten moldura eta burdinerien bidez.

Garaiko aurrerapen teknologikoak agerian gelditu ziren proiektuaren eraikuntza eta egituraren definizioan: hormigoi armatuaren erabilera zimendu eta solairuetan, altzairu ijeztua estalki ia osoan edo harri artifizialaren erabilera akaberetan.

Nabarmentzekoa da ia 9000m2 dituen eta eraikina inguratzen duen ingeles estiloko jardina, hesi batek zedarritua, zeinetik egun, atal txiki bat mantentzen den sarrera nagusian, Vienako modernismo onenaren erakusgarri.

Agradecimientos: