Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra

Miribillako Eliza

IMB Arquitectos, 2008
  • Helbidea: Askatasuna Etorb., 11
  • Ordutegia: Larunbata, 15:00-20:00 / Igandea, 10:00-19:00
20Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Miribilla

Ibilbidea: Erabakitzeke

Santa Maria Josefako eliza berriaren diseinuak kontzeptu askori erantzuten dio: liturgia eta parrokia erabilerei, orubearen forma eta kota aldaketa handiari eta hiri inguruarekin duen erlazioari.

Erlijio adierazgarritasun eta sinbolismoa bi elementuen bidez ebazten da. Alde batetik “campanilea”-ren bitarteaz inguruko etxebizitza eraikinetatik nabarmentzeko malda handia dagoen Askatasun etorbidea eta Miribilla parkearen izkinan kokatzen da. Bestetik, metalezko egitura sare batean oinarritzen den beirazko prismak izaera ematen dio eraikinari. Elementu horrek gainera, erlijio funtsa adierazi, sinbolizatu eta irudikatzeko gaitasuna izateaz gain urte liturgikoaren  garai ezberdinak ( Abendualdia, Gabonak, Garizuma eta Ohikoa) adierazten dituzten  kolorezko beirazko filtroaren bitartez elizaren barnera argi horizontala sartzea lortzen du. Guzti horretaz gain, beirazko prisma elizetako ohiko beirateen hiru dimentsiotako berrirakurketa bat da.

Argia eraikinaren diseinuaren elementu nagusia da. Koloretako beiraz osaturiko prismaren argi tintatua jasotzeaz gain, eraikinak zoru mailan argia jasotzen du ipar-mendebaldeko fatxadan duen zirrikitu horizontal baten bitartez.  Argi zulo horrek Bilbao la Viejara begira dagoen beste irekiune bertikal batekin konbinatuz kristautasunaren ikur den gurutze bat marrazten du elizaren barnean.

Agradecimientos: