Merkatal Itsasadarra

Munoako Lorategia

Desconocido, 1860 / R. Bastida, 1918
  • Helbidea: San Ignacio Kalea
  • Ordutegia: Larunbata, 15:00-20:00 / Igandea, 10:00-19:00
30Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Gurutzeta
Lutxana

Ibilbidea: Erabakitzeke

64.652 m2-ko Munoa lursailean dago jauregia, izenak berak dioen moduan, muino baten gainean. Jauregia ez ezik, estilo ingelesdun lorategia ere nabarmentzen da onibarrean; lorategian urmael bat eta eskultura batzuk daude, azken horiek familiaren artezaletasunaren erakusgarri. Estilo ingelesaz diseinatu zen parkea, natura berdindu nahian, batez ere, jauregiaren toki urrunetiko ikuspegitik. Hainbat espezietako zuhaitzak nahasi egiten dira eta bihurka dabiltzan bidexken barrena ibil daiteke lorategitik. Halaber, On Kixote Mantxakoaren pasarteak irudikatzen dituzten azulejoez apaindutako eserlekuak daude lorategian. Itsasadarraren eta Kadaguaren bokalearen ikuspegiengatik ere aukeratu zen lursaila.

1860an du jatorria jauregiak, Juan Echevarria La Llanak familiarentzako udaldiko egoitza Itsasadarraren bokalea ikusgai zuen toki paregabe horretan eraikitzeko agindu zuenean. Eraikin nagusia ez ezik, hainbat estalgune, nekazaritza-eraikinak eta ortuak ere zituen jauregiak.  Ondoren, Rafael Echevarría Azcarate lobaren eskuetara igaro zen, 240.000 pezeten truke, eta horrek Ricardo Bastidari eraikina eraberritzeko enkargatu zion.

Bastidak, jauregia eraberritzeari ekin zionean, lorategia ere berritu omen zuen, baina ez dago horri buruzko informaziorik. Badakigu, ordea, jatorrizko finkaren azalera 3.36 hektareakoa zela, eta 1918an etxebizitza handitu zenean, lorategiaren azalera bikoiztu egin zela.

2014an Barakaldoko Udalak erosi zuen eta, gaur egun, hainbat espezietako 652 zuhaitz eta 100 zuhaixka dauzka.

Agradecimientos: