Merkatal Itsasadarra

Munoa Jauregia

Ezezaguna, 1860 / R. Bastida, 1916
  • Helbidea: Llano Kalea, z/g
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, 10:00-19:00
15Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Gurutzeta
Lutxana

Euskadiko familia bakarreko etxebizitza burgesen arkitekturaren adibide onenetako bat da Munoa jauregia. 64.652 m2-ko Munoa lursailean dago, izenak berak dioen moduan, muino baten gainean. Itsasadarraren bista ederrengatik aukeratu zen finka eta, Jauregia ez ezik, estilo ingelesdun lorategia ere nabarmentzen dira onibarrean; lorategian urmael bat eta eskultura batzuk daude, azken horiek familiaren artezaletasunaren erakusgarri.

1860an du jatorria jauregiak, Juan Echevarria La Llanak, Bizkaiko ahaldun nagusi eta Bilboko alkate –birritan– izan zenak, udaldiko egoitza izan zedin eraikitzeko agindu zuenean. Eraikinaren jatorrizko proiektua –ez dakigu norena zen– eklektikoa zen eta ornamentazio klasizista zuen. Egungo eraikina, jauregiaren atal nagusiari dagokiona, geroago Juan Echevarriaren loba eta Bizkaiko burgesia industrialaren kide gailen Rafael Echevarría Azcarateren eskuetara igaro zen. 1916an, Rafaelek Ricardo Bastidari enkargatu zizkion eraikina eraberritzeko lanak. Proiektu haren eskutik, jarduketa txikiak burutu ziren, hala nola, elementu exentuak eraikitzea, eta eraikina arranditsu bilakatu zen, estilo frantseseko jauregi, alegia. Horretarako, Beaux-Artsek bereizgarri zituen elementuak gehitu zizkion, esaterako, alboko dorreak, mantsarda gisako teilatuak, luxuzko beirateak, kuxin moduko pilastrak, jauregira sartzeko eskailera inperiala, terraza eta kapera. Halaber, barrualdeen diseinuaz arduratu zen, eta hormak luxuzko oihalez estali zituen, sabaietako moldurak diseinatu zituen (horietako batzuk, urre-xaflez urreztatuak) eta diseinu landuko heldulekuak eta marmol eta zurezko tximiniak jarri zituen.

Agradecimientos: