Zerbitzu eta Kultur Etsasadarra

Muxikebarri

L. M. Uriarte, 2019
  • Norabidea: Basagoiti Etorbidea, 77
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00 - 20:00 / Igandea, 10:00 - 19:00
25Pertson talde bakoitzeko
30'Visita
Argazkirik ez
Sartzen erraz
NAN
Eskaera handia
Algorta

Muxikebarri, Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentro berria, duela ia ehun urtez geroztik kulturari zuzendutako orube batean dago; izan ere, hor zegoen Algortako “Gran Cinema”, 1929an zabaldu zena eta 1992an Getxo Antzokia bilakatu zena. 12.000 m2-ko ekipamendu berri hori, Luis María Uriarte arkitektoak diseinatu zuen, udalerrian, besteak beste, ikuskizunak, arte eszenikoen obrak eta zine-emanaldiak antolatzeko azpiegitura nagusia izan zedin, eta Getxo Antzoki zaharra ordezkatu zuen.

Muxikebarri izenak udalarriko tradizio toponimikoan du jatorria, hots, landari izena  Muxikelanda izena ematen zioten, horren jabeak Muxiketarrak zirelako. Izenari -barri atzizkia gehitu zitzaion, Getxoko eraikin berrien tradizioari jarraiki.

Zentro berriak bi programa nagusi dauzka: Entzunaretoa eta Andrés Isasi Musika Eskola, egoitza Areetatik horra eraman duena.

Entzunaretoak 1.300 besaulki ditu guztira, eta horiek areto batzuetan daude banatuta, jarduerak aldi berean egin daitezen. Areto horien izenak Getxoko hondartzen izenak dira, eta edukierak horien tamainarekin du zerikusia: Ereaga Aretoa (782 besaulki), Arrigunaga Aretoa (266 besaulki) eta Areeta Aretoa (218 besaulki).

Arte eta kulturako hainbat arlotako profesionalek ekipamendu eszenikoa goraipatu egin dute.

Agradecimientos: