Merkatal Itsasadarra

Orconera Pabilioia

Ezezaguna, 1935
  • Helbidea: Andikollano, 33
  • Ordutegia: Larunbata, 15:00-20:00 / Igandea, 15:00-19:00
20Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Cruces
Lutxana

Ibilbidea: Sarrera pabilio multzora, Orconerako pabilioi nagusira bisita bertan dauden makinak ikusiz.

Orcorena Pabiloien eraikin multzoak Orcorena Iron Ore enpresa gunetik gelditzen diren aztarnak dira. Enpresa hau 1873an eratu zen Londresen. Sozietate honen kapital soziala ondorengo lau enpresek osatzen zuten: Dowlains (Britainiarra), Consett (Britainiarra), Krupp (Alemana) eta Ybarra Hermanos y Compañía (Euskal herritarra).

Bazkide guztiek helburu bera zuten: Bizkaiko burdin hobiekin Europako enpresa siderurgikoen atzerako integrazio bertikala, prezio baxuan, eta, bereziki, era seguru eta erregularrean, fosfororik gabeko burdinaren mineralaz hornitzeko helburuarekin, zeina berriki ezarritako bihurgailuak elikatzen zuten Bessemer altzairuarentzako lingotea egiteko behar baitzuten. Helburu berarekin sortu ziren garai hartan Bilbao Iron Ore, Luchana Mining eta Franco-Belga enpresak.

Sozietatearen azpiegitura oinarrizko 3  elementuk osatzen zuten. Alde batetik, meategiak zeuden, Orcorena, Carmen eta Previsión, eta maila baxuagoko beste batzuk, Magdalena, Concha eta Césarren erdia. Meategi horietatik erauzitako minerala arinki garraiatzeko azpiegituraren bigarren elementua eraiki zuten: trenbide linea arina meategiak Nerbioi ezkerraldearekin lotzen zituena Lutxanaren parean. Eta azkenik, Itsasadarrean zeuden ontzietan minerala kargatzea ahalbidetzen zuen elementua zegoen, Orconerako kargatzeko tokia, alegia. Gaurdaino iraun duen hormigoi armatuzko kargatzeko tokia, Open House-n bisitatu daitekeena.

70. hamarkadan Altos Hornos de Vizcaya sozietatearen jabetza eskuratzearekin batera bere jarduera amaitu zen. Hamarkada bat beranduago, Orconeraren kokalekua aukeratu zen Euskadiko Teknika Museoa eraikitzeko. Diktaduraren osteko lehen Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko ekimena izan zen hura eta zuzendaria eta Orcorenaren orubeetan museoa eraikitzeko proiektu arkitektoniko irabazlea izatera iritsi zen.

Dena bertan behera gelditu zen kulturara bideraturiko diru guztiak Bilboko Guggenheim Museoaren proiektu enblematikoan bukatu zuenean. Gelditze horren ostean pabiloiak Barakaldoko udalaren esku gelditu ziren. Euskadiko Teknika Museoaren ideiak indarrean darrai eta etorkizuneko Zorrotzaurreko irlan, Konsoni pabiloi zaharrean gauzatzeko asmoa dago.

Agradecimientos: