Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra

Passivhaus Bolueta

V Arquitectos, 2019
  • Helbidea: Del Pontón etorbidea, 1
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-14:00/16:00-20:00 / Igandea, 10:00-14:00
12Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Bolueta

Ibilbidea: Lehen solairuko etxebizitza bat bisitatuko da

Bilboko hazkuntza gune urrietako batean kokatzen da, Boluetan hain zuzen ere. Esku-hartze honen bitartez degradatutako gune honen eraberritzea lortu nahi da. Bukatu berria den sustapena VISESA erakunde publikoak gauzatutako 171 etxebizitzaz osaturik dago.

Eraikinaren forma oso argia da. Bertan altuera ezberdineko bi elementu bereizi ahal dira: 9 solairukoa eta 28 dituena. Etxebizitzek jasangarritasun eta eraginkortasun energetikoari dagozkion baldintza zorrotzenak betetzen dituzte. Horri esker, Boluetako dorreak, bere 88 metroko garaierarekin munduko Passivhaus eraikinik altuena izatea lortu du. Ondorengo bost puntu hauei esker lortu da eraginkortasun maila goren hori: isolamendu termiko aproposa eraikinaren inguratzaile guztian zehar, zerbitzu handiko leiho eta beirateak, hermetikotasuna, zubi termikoen falta eta bero berreskuratzaile duen aireztapen mekanikoa.

Agradecimientos: