Itsasadar Industriala

Rosales Egoitza

R. de Garamendi, 1920
  • Helbidea: Del Puerto Kalea, 20
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00 - 20:00 / Igandea, 10:00 - 15:00
20Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Neguri

Egoitza bikaina, Negurin eraiki zena: Portuko pasealekuan dago eta etxe-uhartea osatzen zuten hamar lurzatiak beretu zirenez, etxadi osoa okupatzen du.

Rafael Garamendi arkitektoak proiektatu zuen, 1917an, eta  1920an bukatu zen. Inolako zalantzarik gabe, haren lan ugarien adierazgarririk onentzat jotzen da. Uribetarrek, hain zuzen ere, Juan José Uribek, enkargatu zion.

Juan Jose Uribe Cortina Paz Uriarte Oñaterekin zegoen ezkonduta, ontzi-jabe algortarra zen eta Policarpo Eguiraun Cortina anaiarekin elkarte bat sortu zuen. Anaiek dirutza egin zuten Lehen Mundu Gerran, izan ere, garai hartan finantzatu ziren etxea eraikitzeko lanak.

Tamaina handiko eta kutsu ingeleseko landetxe baten elementuen erabileraren adibide ona da “Casa Rosales”. Old English eta Ana Erregina estiloen ezaugarriak eta Euskal Herriko eta Espainiako tradizioen elementu historizistak aldizkatzen ditu. Inguruan lorategi txukunak eta handiak dauzka eraikinak.

Lurzatia itxitura bikain batek –hormatxoa eta burdin hesia– mugarritzen du. Barruan, bizitegi-eraikin bera ez ezik, kotxe-tokia eta etxezainaren etxe zaharra ere badaude.

Eraikin nagusia, L formakoa, eguzki-argia ahalik eta gehien aprobetxatzeko orientatuta dago eta askotariko akabera-materialak dauzka, estiloen nahasketaren erakusgarri.

1928an, José Antonio Ybarra y González Careaga enpresaburuaren alargun eta Mac-Mahon markesaren alaba Carolina Mac-Mahon Jacquet andreari saldu zioten finka jabeek. Ybarra Mac-Mahondarrak 1979. urtera arte bizi izan ziren etxe horretan. 1986an Seguros Bilbao enpresak erosi zuen eta birmoldatu ondoren, eraikin horretan egoitza nagusia jarri zuen.

Agradecimientos: