Itsasadar Industriala

San Jose Eliza

R. Bastida, 1940
  • Helbidea: Nafarroa Kalea, 17
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00 - 14:00 / Igandea, Itxita
20Pertsona taldeko
20'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Barakaldo
Desiertu-Barakaldo

San Jose eliza, Ricardo Bastida arkitektoaren obra, 1940ko eraikina da eta Barakaldoko Foruen pasealekuan dago. Zuhaitzez beteriko bulebar zabal batean zegoelako eta handik  jende asko zebilelako aukeratu zen kokakelu hori.

Eliza eraikitzeko gotzaintzaren eta Udalaren laguntza ekonomikoaz ez ezik, oso formula bitxi batez ere –etxe-zozketa bat– baliatu ziren.

Adreilu zeramikozko aurrealdean, kanpandorrea nabarmentzen da, eta horrek monumentu-itxura ematen dio elizari eta Barakaldoko hiri-bilbean berezi bilakatzen du eraikina.

Eliza, apaindura gutxikoa, hiru nabetan antolatzen da: erdiko nabea nagusia da eta alboetako nabeak jendea ibil dadin antolatu dira. Goitikako argia da presbiterioaren bereizgarria; hori bereizita dago, arku batek markoztatuta, elizaren tokirik garrantzitsuena nabarmentzeko moduan, nabea ilunago baitago.

Barrualdean presbiterioko Genaro Urrutia margolariaren horma-pintura –San Joseren bizitza irudikatzen duena– nabarmentzen da.

Agradecimientos: