Itsasadar Industriala

San Vicente de Paúl
Ikastetxea

J. Sanz Gironella, 1967
  • Helbidea: Arauti Kalea, 1
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, 10:00-14:00
30Pertsona taldeko
20'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Bagatza

Ibilbidea: Antzokira sartu bere sarrera nagusitik. Bertatik kapera harrigarria joan.

Barakaldon Paulen historia 1925ean hasten da lehenengo bi erlijioso iritsi eta Altos Hornoseko kapilau sariez arduratu zirenean. 1944an Arte eta Ofizio Eskolako lokaletan kokatu ziren Desertu Plazan, non Erdi Mailako Eskola sortu baitzuten. 1962an eraikin berri batera lekualdatu ziren, egungo kokalekura, jada Kongregazioaren jabegoaren baitan. 1959an Jose Luis Navarrok proiektaturiko U formako bolumen ortogonala, erlijiosoen ikasgela eta logelekin eta 840 ikasle eta 30 irakaslerentzako edukierarekin.

Barakaldoko San Vicente Paul eskolak bere instalazioak handitu zituen 1967an Jose Sans Gironellaren proiektuari jarraiki. Eraikina hiruki formako orube batean kokatzen da, programaren ezarpena baldintzatzen duena, bilera areto eta kapera batekin. Berau bolumen itxi eta bakar batean antolatzen da, estalki joko konplexu eta zail batek burutzen duena.

Multzoa banatzen duten bi atalak kanpoan dagoen portxe batek lotzen ditu. Eraikinaren handipenean, kaperaren bolumena nagusitzen da, kaletik ikus daitekeena eta bilera aretoa/antzokia orubearen atzealdean kokatzen da, trapezoide formarekin.

Kaperak Vatikanoko II. Kontzilioan ezarritako tenpluaren tipologiari erantzuten dio. Oinak anfiteatro forma dauka, aldareraino jaisten den maldarekin. Honek komunitatearen eta bilkuraren funtzioa indartzen du ospakizun erlijiosoaren bueltan eta arkitekturaren dimentsio metaforikoan jartzen du arreta.

Baina kaperaren ezaugarririk ikusgarriena barne espazioa argiztatzen duen estalki jokoan datza. Abaniko eran, aldarearen bueltan hedatzen den estalkiak (zertxa metalikoekin eta zurezko akaberarekin) eliztarren gibelean, fatxada nagusira begira, hiruki formako beirateak sortzea ahalbidetzen du.

Agradecimientos: